Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2005/07/18 17:26:00 GMT+2

Zenbat gera? Lau? Bat? Hiru? Bost? Zazpi?

Euskal Autonomia Erkidegoko egunkaririk salduenean:

  • “Los niños más pequeños de la colonia de Pedernales estrenan experiencia lejos de casa. Siete días sin el amparo de papá y mamá...”
  • Agertzen diren umeen izenak: Olatz, Jorge, Gonzalo.
  • Ume batek dio: “Ah! Sois periodistas. Mi papá también. Trabaja en la tele.”

Aurrekoa irakurrita honako ondorioak atera beharko genituzke:

  • BBKren udalekuak egiten diren herriaren izena Pedernales da, ez Sukarrieta.
  • EAEn ume gehienek izen espainolak dituzte.
  • EAEn ume guztiek papá eta mamá deitzen diete beren gurasoei.
  • EAEko egunkaririk saldueneko estilo eta hizkuntza zuzentzaileek ez dute atsedenik hartzen.

Lagunok: Euskal Herriaz ari garenean honetaz ari gara ( batik bat esan beharko genuke?).




Nork: jozulin.2005/07/18 17:26:00 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Horixe gustatuko litzaieke "egunkari" horretako "kazetariei", errealitatea horrelakoa izatea eta gure herria Jorgez eta papaz eta mamaz betea egotea. >
Olatzen bat egon daiteke, hori bai, baina pasatu barik. Eta folklorikoa, ahal bada. >
Eta jendea, bitartean, barra-barra erosten paperezko zabor hori. >
Enpin.

Nork: Xabi.2005/07/19 08:04:00 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru




Nabigatu euskaraz

Azken erantzunak

Azken erreferentziak

Edukiak