Zerk lagundu dizue bizitzan?

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-03-06 15:01
1

Galdera “potentea”, bai horixe: Zerk lagundu dizue bizitzan? Konatxe jaunak erantzun zion bere blogean, sagardotegitik bueltan –begiak lauso, gogoa argi-, eta irakurri nuenetik hor erabili dut buruan jiraka, ezin ezabatu. Nahi ere ez, bestalde. Gainera galderak badu meme trazarik eta beraz, inork nahi izanez gero, segi dezala katea...

Hona niri zerk lagundu didan (*):

Haurtzarotik gaztarorako garaian udaro irakurtzen izan nuen Daniel Defoeren Robinson Crusoe; Mortadelo y Filemonen tebeoak eta Marvelen komikiak; Arthur C. Clarkeren 2001 una odisea espacial, El mundo es uno, Cuentos de la Taberna del Ciervo Blanco; Douglas Adamsen La guía del autoestopista galáctico trilogiako lau (sic) liburuak; Oliver Sacksen Un antropologo en Marte, Stephen Hawkinsen Historia del Tiempo; Italo Calvinoren Las Cosmicómicas; Miguel Hernandezen Viento del pueblo; Bernardo Atxagaren Etiopia, Joseba Sarrionandiaren Han izanik hona naiz, Hnuy illa majah yahoo, Hitzen ondoeza...

Filmeak: Blade runner, 2001 odisea espacial, Dersu uzala, Apocalypse Now.

Musika:  J.S. Bachen Matthaus Passion, W.A. Mozarten pianorako Sonatak, Ravel, John Coltrane eta  Elvin Jones (A Love  Supreme, Impressions...), Eric Claptonen Just one night, Michael Brecker, Errobiren Ametsaren bidea, Paco Ibañez, Imanol Lartzabal, Ruper Ordorika.

Arte plastikoetan: Edvard Munchen El Grito, Hokusairen The great wave, Mondrianen koadroak, Oteiza, Chillida.

Gehitu botoiari sakatu orduko, seguru nago, etorriko zaizkit burura ahaztu ditudan beste hainbeste. Behin-behineko zerrenda da, beraz. Beste arrazoi bategatik ere bai: Zerk lagunduko ote dit hemendik aurrera?

(*) Musikari buruz entzuna nuen hamabost urtetik hogeita bostera bitartean entzuten duzun musikak lagunduko dizula bizitza osoan zehar. Konturatu naiz aipatu ditudan liburu, disko eta enparauak, gehien-gehienak, adin tarte horretan irakurri, entzun edo ikusi nituela. Ze gauzak!

Patxi

Patxi 2007-03-09 17:24 #1

Blog hau interesgarria da horratio...

Zeini lagun diezaioke Edvard Munchen koadro horrek?? Eta zergaitik??

Sorpresa kaja bat zera Jozu.

Utzi iruzkina: