Gaueko hamarrak eta laurden eta oporrak hartu berri ditudanez, singstarra piztea erabaki dut ahizparekin kantatu eta ongi pasatzeko. Joku honetan bakoitzak mikrofono bat dauka, batek gorria eta besteak, berriz, urdina. Eta kanta bi zatitan dago banatuta, gorri ta urdina txandakatzen. Bukaeran bakoitzak egin duen puntuazioa jasotzen du beraz ahal dugun eta hobetoen egiten saiatzen gara. Kontua da Fitoren kanta jarri dugula eta jada kaugarrena zenez, inoiz baino pozikago geunden. Puntuazioa nahiko antzerakoa zen, baina bapatean soinu arraro bat entzun dut. Hasieran pentsatu dut kantuaren melodiarekin batera zihoala. Baina bapatean garrasi bat entzun eta etxeko hall-era joan nahiz, non atearen atzean pertsona bat zegoela nabari zen. Orduan atea zabaldu eta goiko bizilaguna zen bere alabak bihar lan egin behar duela eta isiltzeko arren eskatuz. Baiezkoa eman eta atea itxi dut, ez naiz ongi sentitu, eta dena itzali dut. Baina pentsatzen egon eta konturatu naiz orain bere alaba gazteagoa delako baina nire adina zuenean egunero egoten zen takoneatzea beharrezkoa den flamenkadaren bat kantatzen. Zer esanik ez, egunero goizeko ordubietan dutxatzen denean.
Baina oraindik ulertzen ez dudana da, zergaitik jausten zaizkion hainbete kanika lurrera. Inoiz ez dut ulertu nondik ateratzen diren gainontzeko bizilagunek dituzten kanikak, eta zergatik duten horrenbesteko ilusioa jolastearren. Gaur egun geroz eta zailagoa dae txean intimidadean bizitzea edota aisialdian primeran pasatzeko ekintzaren bat burutzea.


Erantzunak
Nork: bizilaguna.2006/12/22 10:15:29.919 GMT+1
Nork: Ane urkiola.2006/12/23 17:26:00.682 GMT+1
Nork: bizilaguna.2006/12/27 13:00:38.112 GMT+1
Nork: Ane urkiola.2006/12/27 16:35:42.813 GMT+1
Nork: .2006/12/28 12:21:08.843 GMT+1
kaiiixuu ane potxoliisima!!!!!!!zmz?ondo esperot!!thanks for your comentaries!!kriston ilusioa ein dezta!ai ama ane...lo q n te pase a ti jajaja ane ta bere historixuak..idatzi behar dozu liburu bat!!best seller izango da fijo!!
nere fotologan textuak erderaz idatzitak daoz espainia ta mundu guztiko jendea sartzen dalako..horixe da arrazoi nagusia!!erderaz ikastea jajaja ez daka zerikusirik!jo domekan kristona ein behar douu!!diskofesta edo holako zeozer baina ikaragariia izan behar da!!
zelan doiz lanak??puuff nere etxekolanak oporretan daoz oindiokan..atzo urten zinen?ni etxian gelditu nintzen tripako minez naolako...laister sendatzea espero dot...
beno ane potxolii ondo pasau bazkarixan patxo pila!paaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa
Nork: maria.2006/12/29 14:16:06.961 GMT+1