Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/03 22:44:38.893 GMT+1

BLOGAK.COM-EK BILATZAILE BAT BEHAR DU!

Gabon!

Batez ere azken boladan konturatu naiz Blogak.com-i gauza garrantzitsu bat falta zaiola: bilatzailea. Bilatzailea esaten dudanean tag eta izen bilatzailea dinot. Izan ere, pertsona batzuen blogetara edo egun batean norbaitek idatzi zuen artikulu bat irakurtzeko aukerarik ez dugu beraren izenaz gogoratu ezean.

Honekin guztiarekin esan nahi dudana zera da; nahiz eta artikuluetan tag bat edo batzuk idatzi zaharra egiten denean galdu egiten dela interneteko zulo sakonean eta ez dela batere bidezkoa.

Adibidez, orain dela gutxi gelakide batek esan zidan bere Flickr-eko argazkiak ikusteko, oraingo batzuk jarri  baititu eta guk blogean flickr-ekin lotura daukagu, eta baita tagzaniarekin ere beste batzuen artean.Baina itzeleko ezustekoa hartu nuen konturatu nitzenean ezinezkoa zitzaidala bertara heltzea, ez bainekien bere blogaren izena eta bertan agertzen ziren tag-ak ez zetozten bere artikuluekin bat, tag horiek berriagoak zirelako.

Orduan bururatu zitzaidan ez zitzaigula batere gaizki etorriko bilatzaile bat hemen. Horrela gure artikuluak zaharrak egiten direnean ez dira interneteko itsaso zabalean galduko, itsas marmokak bailiran. Bilatzailean etiketak, blogen izenak eta egileen izenak gorde beharko lirateke lehenik eta behin. Horrela, erabiltzaile batek norbaiten blogean geldialdi txiki bat egin nahi badu, itsasoan nabigatzeaz nekatu delako bilatzailean egilearen daturen bat jartzearekin nahikoa litzake.

Suposatzen dut ez dela erraza izango horrelako zerbait egitea, eta are gutxiago informatikan lizentziatua ez den batentzat, nire kasuan bezala. Baina nik  proposamena behintzat airean uzten dut, nire etxetik metro gutxitara dagoen Codesyntax enpresako langileetako bati burutzeko gogoa sartzen bazaio... edota erabiltzaileak eta informatikariak adieraz dezazuen zer iruditzen zaizuen ideia hau eta bideragarria den edo ez.

                                         

Nork: ANEURKIOLA.2007/01/03 22:44:38.893 GMT+1
Etiketak: izena antolatu eibar codesyntax web2 0 tag bilatzailea blogak com | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

   Proposamen positiboa dela uste dut, oso erabilgarria izango litzateke bilatzaile bat blogak.com-en. Baina zuk esan duzun bezala, Codesyntax enpresakoek erabaki beharko lukete jartzea merezi duen edo ez.

Nork: Gorka.2007/01/04 13:35:27.532 GMT+1
www.blogak.com/oregonian

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.