IHESA-REN KONTRAKO EGUNA DELA ETA

juliusland 1456150133745 **TEO SAGARDOTEGIXAN** | 2006-12-02 19:58
1

Atzo Ihesa-ren aurkako borrokaren egun internazionala izan zela eta oso bideo apropos bat aurkitu dut Youtuben. Barre egiteaz gain, berak daraman mezua aintzat har dezazuen espero dut.

zuri-zuri

zuri-zuri 2006-12-03 22:09 #1

<p>Aupa Ane! </p>

<p>Atzo nire blogean erantzun bat utzi zenuen. Eta erantzun horretan egindako galderari erantzutera natorkizu orain. Blogean ikusi dudanez zeu ere Joxeren ikaslea zara. Beraz, ikasi duzu argazkiak sartzen. Bideoekin ere berdintsua da. Argazkiak flickerretik sartzen dira; eta bideoak, berriz, youtubetik. Youtuben bideo bat ikusteko aukeratzen duzunean, eskuman datuak biltzen dituen taulatxo bat azaltzen da: nork igo duen bideoa, noiz, ze izen duen, URLa eta Embed-a (egia esan, ez dakit hitzak zer esan nahi duen edo zer den). Blogean argazki bat sartu behar duzunean, lehendabizi testu idatzi behar da; ondoren, html-aren laukitxoa markatu eta argazkiaren linka txertatu, azkenik, ezta? Bideoarekin ere berdina da. Baina URLa itsatsi beharrean Embed hori itsatsi behar duzu. Ea lortzen duzun!</p>


Utzi iruzkina: