NAFARROA OINEZ! ANIMATU ZAITEZTE DOMEKAN
BERA-RA ETORTZEN! bertako anbientea izugarria izateaz gain, Nafarroak gure indarra behar du! ta gainera abisatzen dizuet kamarera jatorrak egongo direla, e
aitziber?
Labiaga ikastolak antolatuko du NAFARROA OINEZ 2006.
Berako ikastolak ongi etorria egin, eta eskerrak eman nahi dizkizu bisitagatik.
Hemen aurkitu ahal izanen duzu, alde batetik, gure ikastolaren inguruko informazio erranguratsuena, eta, bertzetik, urriaren 15ean izanen den NAFARROA OINEZ 2006ko besta egunaren berri eta xehetasun guztiak
Logoa eta leloa
Logoa:
Traba guztien gainetik eta botatako izerdi guztiaren ondotik gure proiektuak aitzinera jarraitzen du. Logoan agertzen den etxeak Ikastolaren proiektua adierazten du, zurrunbiloak, ditugun trabak, eta bertan agertzen diren tantek, botatako izerdia.
Leloa:
10 urtez egindako esfortzuaren ondotik eta Ikastolaren proiektua aitzinera eraman ondotik, ailegatu da etorkizuna bermatzeko unea, eta ziur gaude oraingoan lortuko dugula, beraz, BAIETZ ORAINGOAN!!!!
Bortziriak eta Euskara
Euskalkia
Koldo Zuazok Euskalkiak, herriaren lekukoak (2003) liburuan euskalkien sailkapena eman zuen, eta horren arabera, Bortzirietako hizkera nafarrera da, hain zuzen ere, ipar-sartaldeko azpi-euskalkia.
Egoera legala
1986ko Nafarroako Euskararen Legearen arabera, Bortziriak eskualdea eremu euskaldunean dago. Horrek erran nahi du bertan euskara eta gaztelania direla hizkuntza ofizialak. Hala ere, euskaldunek ez dituzte inolaz ere bermatuak beren hizkuntza eskubideak. Erraterako, ez dute bermatua medikuek edo osasun alorreko bertze langileek euskaraz artatuko dituztenik; ez dute bermatua foru administrazioarekin harremanak euskaraz izanen dituztenik; ikasleek ezin dituzte lanbide heziketako zikloak edo unibertsitateko ikasketak euskaraz egin; etab.
Euskararen ezagutza
Nafarroako estatistika institutuak egiten duen biztanleen zentsoa oinarri hartuta, 2001ean Bortzirietan herritarren % 79,1 euskalduna zen, % 12,4 ia-euskalduna eta % 8,5 erdalduna. Jakina, bortz herrien artean alde nabarmenak daude. Arantza da euskaldunen portzentajerik altuena duen herria (%94,9), eta Berakoa da baxuena (%71,0).
Azkeneko urteotan, gainera, euskarak hiztunak irabazi ditu. Euskarari buruzko datuak bildu zituen lehen erroldan euskaldunak % 74,7 izan ziren, eta 2001ekoak % 81,6.
Euskararen erabilera
Bi urtean behin neurketak egiten dira, karriketan zenbat euskara erabiltzen den jakiteko. Horien arabera Bortzirietako karriketan % 60koa da euskararen erabilera. Portzentajeak alde batera utzita, eta bilakaerari erreparatuta, datu positibo bat eman daiteke: 1994az geroztik haur eta gazteen artean euskararen erabilera igo egin da; aldiz, heldu eta adinekoen taldeetan euskara gutiago erabiltzen da orain lehen baino.
Erantzunak
Berako ikastolak ongi etorria egin, eta eskerrak eman nahi dizkizu bisitagatik.
Nik diot:
Joder Urkiola! Nafarroa Oinez zure blogaren alde ala? Gitxienez ipinizu erreferentzia bat webguniari ez? Ikusi, ikusi hau! ¿Te suena? Aaaaiiiii, gitxienez ez detsazu zure lanari copyright jarriko ezta? Jajaja.
Noixian behiñ pasauko naiz zure blogetik, propaganda pixkat ein dotsut eibartarrak zerrendan ta ia asko idazten dozun, animo!
Josu.
Nork: Josu.2006/10/16 10:49:01.447 GMT+2
http://www.blogak.com/josu
Nork: ane urkiola.2006/10/16 21:38:38.997 GMT+2
Eta maja, kontuz gero, urtarriletik daraman nere blogakin. Lehen 9 hilabete tardatzen zen aita izaten. Duela 9 hilabete t´erdi sortu nuen bloga eta dagoeneko aitxitxa naiz?
Nork: Josu.2006/10/17 13:37:04.548 GMT+2
http://www.blogak.com/josu
Nork: ane urkiola.2006/10/18 12:25:55.652 GMT+2
Nork: Josu.2006/10/19 04:02:35.714 GMT+2
http://www.blogak.com/josu