Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/28 18:34:51.796 GMT+2

Martxoak 11

Jarraian martxoak 11an eginiko hauteskundeei buruzko dokumentua aurkeztuko dizuet.

 

Nork: ane1.2009/05/28 18:34:51.796 GMT+2
Etiketak: hauteskundeak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/19 15:40:16.442 GMT+2

Eskubideen aldarrikapena

Gehienok entzun dugu azken egun hauetan Rodrigo Rosemberg abokatuaren hilketari buruzko hainbat kontu. Informazioaren arabera, abokatu honek  Guatelamako presidentearen,  Álvaro Colom, hainbat datu zituen eta horregatik hil egin  dute. Beraz, gai polemikoa dela ikus daiteke eta honelako kasuetan jendeak bere iritzia emateko joera izaten du, Jean Fernando Anleuk egin zuen bezala.  Honek, twitter-ean Rodrigo Rosembergeren alde egin zuen artikulu baten bidez eta ondorioz, kartzelaratu dute. Baina, hau al da arrazoi bat kartzelaratua izateko?




Egia da, mota honetako gaietan iritzia ematerako orduan kontu handiz ibili behar dela, azken finean  Gobernuari eragiten dion arazoa delako eta bertan dihardutenek botere asko dutelako. Ordea, hitz egiteko eta iritzia emateko eskubidea denok daukagula uste dut. Bakoitzak pentsatzen duena esateko libre da.Noski, errespetuz jokatzen baldin bada. Beraz, ez nago ados pertsona honi egin zaionarekin. Anleu kartzelaratu beharrean, Guatemalako presidentearen kasua ikertu beharko litzake. Ekintza honekin ikus dezakegu zer nolako Gobernu mota dagoen estatu horretan eta zer nolako boterea duten bertan dihardutenek.

Baina horren kontra egin behar da, nahiz eta beraiek eduki boterea geu gara gure eskubideak aldarrikatu dezaketen bakarrak.

Nork: ane1.2009/05/19 15:40:16.442 GMT+2
Etiketak: twitter kartzela | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/13 18:26:47.210 GMT+2

Google Calendar

Egunean egin beharrekoak apuntatzea gustuko dituzuenentzat Google Calendar gomendatzen dizuet. Egia esanda gaur ezagutu dut web orri hau  baina, oso erabilgarria dela iruditu zait. Hainbat egutegi sortzeko aukera dago; ikastetak , hobbiak… eta gainera horiek  jendearekin trukatzeko aukera ere ematen du.  Horretaz aparte,  “alarma-ren”  aukera ere badauka. Adibidez, lanen bat entregatu behar duzunean bi aste lehenago ohartarazten zaitu (eguna eta errepikapena aukeratu egin dezakezu).  Oso aproposa da lanpetuta ibiltzen den jendearentzat beraz, anima zaitezte eta egin ezazue bat!

Nork: ane1.2009/05/13 18:26:47.210 GMT+2
Etiketak: egutegia aproposa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/11 16:38:23.645 GMT+2

Tagzania

Egia esanda ez nuen lehenengo klasea izan arte ez nuen Tagzania hitza sekula entzun. Aurrekoan hau esagutzeko aukera izan genuen eta bai herriak, bai hiriak, ezagutzeko aukera polita dela uste dut. Horregatik nire etxea bizi naizen herriko, Arrasate, mapan kokatu nuen.Modu honetan, blog hau irakurtzen duzuenok gutxi gora-behera non bizi naizen jakin dezakezue.



nire etxea

Nork: ane1.2009/05/11 16:38:23.645 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/06 10:07:14.637 GMT+2

Zuzeu

Hasier Etxebarriaren eta Mikel Lasaren eskutik ezagutu dut zuzeu.com web orri berria. Honen helburua euskarazko web orria egotea da, euskaldunok ere badugulako informazioa euskeraz jasotzeko eskubidea. Egun euskarazko blog edo web orri gutxi daude. Horietako garrantzitsu eta eraginkorrenetako bat sustatu.com dela esango nuke baina, ez da nahikoa. Beraz, proiektu berri hau ezinbestekoa dela iruditzen zait.

 

Honetan era guztietako informazio, entretenimendu, tresnak... daude. Egunero gertatzen diren arazoen informaziotik, sukaldeko errezetetara. Hortaz, ikusi dezakegu erabat beterik dagoen web orria dela. Gainera, honen jarraitzaleak artikuluak idatzi ditzakete, ondoren bertan zintzilikatuz. Modu honetan, irakurleen orria ere badela esan dezakegu horiek hartzen baitute parte eguneroko informazioan beraien iritzia emanez.

 

Oso proiektu interesgarria  dela esan behar dut. Bete- beterik dagoen web orria delako eta batez ere, euskaraz egina dagoelako. Anima zaitezte minutu pare batez web orri hau behatzera eta ikusiko duzue merezi duela.   

Nork: ane1.2009/05/06 10:07:14.637 GMT+2
Etiketak: entretenimendu artikuloak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/05 22:03:34.463 GMT+2

Goiena.net

Aurrekoan Iban Arantzabal, goiena.net eko arduraduna, izan genuen klasean eta bere lanari buruzko hainbat alderdien azalpena eman zizkigun.
Goiena.net euskarazko bloga da, euskaldunek informazioa jasotzeko aukera ezin hobea. Bertan mota guztietako informazioa eskeintzen da; kultura, politika, kirolak… besteak beste.  Baina, zein da hauen egitekoa? Euskeraz edukiak sortzea, eta behin hauek sortuak izana, hedabide desberdinak erabiliz eduki horiek ahalik eta gehien zabaltzea. Horregatik 4 euskarri nagusietaz arduratzen dira: telebista(goitb), interneta(goiena.net), papela(goienkaria) eta irratia. Gainera, enpresa desberdinei beraien produktu edo zerbitzuak saltzeko eta eskeintzeko aukera eman diete blog pertsonalen eta komertzialen  bidez. Adibidez: merkatua.net.
Egungo egoera teknologikoa ikusiz, garrantzia handia eman diote sareari. Blogak funtsezkoak dira, eta horiek dira multimeediaren adibiderik egokiena. Beraz, kazetari multimedia, oraina da. Egun, kazetaritzan trebatzeko era guztietako lanak egiten jakitea behar-beharrezkoa da, nahiz eta batzuek ez egon ados espezializazioaren ideia honekin. Ordea, nire ustez funtsezkoa da mota guztietako lanetan trebatzeko kapaza izatea. Bai irrati saio bat egitea, bai web orrialde bat sortzea, bai egunkariko edozein artikulu idaztea… azken finean generazio berriek formazio hau izanez gero eta hedabide ezberdinetan ondo moldatuz gero, lana egiterako orduan erraztasun gehiago izango dugu. Behintzat ikus entzunezko komunikazioan eta kazetaritzan dihardugun pertsonak.

Nork: ane1.2009/05/05 22:03:34.463 GMT+2
Etiketak: iban arantzabal kazetaritza | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2009/04/21 15:41:06.968 GMT+2

Tuenti

Uda bukaeran egin nuen tuentiko kontua. Nahiz eta lagunek lehenago egitea gomendatu izana ez zitzaidan ideia gustatu. Ordea, irailean kontu berria egitea erabaki nuen lagunekin udako argazkiak partekatzeko eta azkenean gustatu egin zitzaidan.  Normalean argazkiak partekatzeko erabiltzen dut, baina, batzuetan lagunekin gelditzeko edo mezuren bat  idazteko erabili ohi dut. Batez ere, kanpoko lagunekin kontaktuan  jarraitzeko.  

Egia esanda ez diot denbora gehiegirik eskaintzen nahiz eta egunaren arabera eskainitako denbora ezberdina izan. Sare hau oso erosoa dela iruditzen zait batez ere kontaktuak mantentzeko. Gainera hainbat tresna ezberdinak daude, mezu pribatuak eta bideoak jartzeko aukerak besteak beste. Nahiko segurua dela iruditzen zait, era pribatuan jartzen duzunean batez ere, zure lagunek soilik ikus baitezakete zure orria.  Beraz, oraingoz ez dut arazorik izan intrusismoari dagokionez.  Noski, horrek ez du esan nahi norbait zure kontuan sartu ez denik.

Beraz aipatu dudan bezala nahiko sare erabilgarri eta entretenigarria dela iruditzen zait. Lagunekin hainbat elkarrizketa izateko, bideo dibertigarriak ikusteko… anima zaitez tuentin kontua egitera!

Clipboard-1tuenti

Nork: ane1.2009/04/21 15:41:06.968 GMT+2
Etiketak: dibertigarria partekatzea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/04 11:52:17.824 GMT+2

Ajo

Powerpoint honetan Ajo (Kantabria) herriaren ezaugarri nagusienak ageri dira. Bertan pasatzen ditut udako oporrak  eta oso leku polit eta interesgaria dela esango nuke. Batez ere surfa egitea gustatzen zaien pertsonendako. Beraz, presentazioa gustokoa baduzue bisita bat egitera animatzen zaituztet.

Nork: ane1.2009/04/04 11:52:17.824 GMT+2
Etiketak: interesgarria ezaugarriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/25 18:03:09.489 GMT+1

Delicious

Atzo beste web orri  interesgarri bat ezagutu nuen : Delicious.

Orain arte ez dut honelako web orririk ezagutu baina, oso baliagarria dela ikusi ahal izan dut. Gehienba,  hainbat artikulu ezberdin beste pertsonekin partekatzeko aukera ematen duelako eta, hori,  garrantzitsua da benetan. Batez ere, unibertsitateko lanak egiterako orduan. Partekatze horri ezker informazioa era erraz eta azkarrean lortu ahal delako.

Gainera  etiketen kontu hori oso ideia ona dela iruditzen zait erraztasunez gorde daitezkeelako aurkitutako hainbat artikulu ezberdin.

Horregatik, damutzen naiz web orri hau hain berandu ezagutzeaz. Jakin izan banu lehenago erabiltzen hasiko nintzake eta.

Nork: ane1.2009/03/25 18:03:09.489 GMT+1
Etiketak: etiketak partekatze | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/24 15:10:18.924 GMT+1

Luisma

Bideo honetan Aida seriean Luisma pertsonaia interpretatzen duen momentu hoberenak ageri dira.

Seriearen momentu barregarrienak daude eta benetan gomendatzen diot humorea gustoko duen edozein pertsonari.

Espero dut gogokoa izatea oso dibertigarria baita bideo hau.

Nork: ane1.2009/03/24 15:10:18.924 GMT+1
Etiketak: aida seriea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)