Mikroipuinak

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2014-05-03 19:25

  Mikroipuinik ezagunena akaso Augusto Monterrosoren dinosauroarena izango da, baina tristeena Hemingwayren hau, seguraski. Biak ala biak jenialak. Twitterrek ez ditu asmatu, jakina, baina bertan, labur beharrez, sano hedatu dira, batzuk onak eta beste batzuk ez hainbeste. Nik oso gustura irakurtzen ditut Ilaski Serrano aka @MeriLing1-enak, adibidez. Hona bi: bat eta bi.    Neuk ere -ezagutzen nauzue- tentazioari ezin eutsi eta egin izan ditut saiakera batzuk, gehien bat Monterrosorenaren aldaerak. Hemen bildu ditut, Twitterren aldiberekotasunaren zurrunbiloan galdu ez daite...



Gaur goizean, egunkarian esaldi bat irakurtzean oso harrituta geratu naiz: “Nire arrakasta osoa Twitter-aren ondorioa da”. Baina ze arrakastari buruz hitz egiten dute, bizitzan, lanean, bikotearekin,…? Pentsatu dudan lehenengo gauza izan da pertsonaia txantxetan ari zela edo esaldia bere testuingurutik kanpora zegoela. Baina, que va!! Ni oker nengoen. Elkarrizketa batean agertzen zen pertsonaia ez da txantxetan ari. Nahiz eta mundurik abeslari ospetsuenetariko bat den, ziur dago lortu duen arrakasta ez dela bere lanagatik edo bere ahaleginagatik, Twitter-ri esker baizik. Okerrena da abeslar...


Blogera itzuli eta urte betean gauzak asko aldatu direla konturatu naiz. Aspaldi blogean ibili ez banaiz ere, Facebookari nahikoa egur eman diot baina beste sare sozialekin nahikoa galduna nebilen egia esan... Hala ere, lagun bat edo beste Twitter erabiltzaile sutsua zela konturatzeko balio izan dit, nik ere sortu nuen kontua aspaldi nahiz eta estrinatu gabe nuen... Egia esan, ez nion erabilpenik ikusten eta gaur konturatu naiz zergatik; ideia putarik ere ez nuelako zer demontre zen txori txiki urdin horren atzean zegoen aplikazioa. Aspaldiko partez beste blog mordoxka batean saltxeatzen...


Pentsatzen jarrita... historian lehen aldiz gertatu da: 1.186  euskaldunek aldi berean elkarrekin hitz egin ahal izatea. 1.186  pertsonarentzako lekua duen kafetegi -nahiago baduzue, taberna- bat, zeinetan eztabaidarik sakonena eta link interesgarriena txisterik babuenarekin nahasten diren. Aizue: 1.186 euskaldun, aldibereko elkarrizketan, euskaraz. Historian lehen aldiz.   1.186 dira gaur Umapek bilduta dituen tuiterlari euskaldunak.


Lehenik esango dizuet baietz, badela, bestela Luistxok akatu egingo nau.Eta orain komentzitu egingo zaituztet.Umap oso, baina oso, garrantzitsua (izango) da honengatik guztiagatik:Twitter ere oso garantzitsua delako: Sareko elkarrizketa Twitterren dago gaur egun, Facebooken bainoago, nire iritzi ezjakinean. Hamaika elkarrizketa gurutzatzen dira tuiterlarien artean.Twitter ez da elkarrizketa bakarrik, hedabidea ere bada; Twitter irratia piztuta izatea bezalakoa da: Jarrai ditzakezu Berria, Sustatu, Zuzeu, Intereconomia (XDDD).. eta atoan jakingo duzu munduan zer gertatzen den... momentuan be...


Baliteke txoko honetara hurbitzen direnetatik batzuk behintzat ez ibiltzea bestelako lekuetan, hala nola Twitter eta Facebooken. Twitterreko ibilerak eta esandakoak irakur ditzakezue hortxe bertan, eskuinean beherago, laranja kolore martiztarrean. Kontua da Facebookek baduela nolabaiteko ekosistema bat berekin, taldeak, sarri ezkutuan bezala dagoena kanpokoentzat. Joxe Teknopatak sortu zuen talde xelebre bat Patxi Lopez-en piperrak aitzakia, eta dagoeneko 857 kide gara. Talde honetarako egin nituen jarraian entzun ditzakezuen tontakeriak, zuekin konpartitu nahi ditudanak. Taldeko orrian be...


Iaz, laugarren urtebetetzea: Bi zatitan ospatu genuen, 1 eta 2.Iaz aurrekoan, 3 urte bete zituen blog honek.Duela hiru urte, gogorik ez ospakizunetarako, parentesi betean geunden eta.Duela lau urte, lehen urtea!.Eta aurten... urteurrena ahaztu! Baina oporretan egotea gauza gaiztoa da: denbora lar, zeregin jakinik ez... Azkenean, aspaldian atzeratutako erabaki bi:-Twitter probatuko dut.eta-Facebook ere bai.P.S.: Twitter jarraitu izan dut, han eta hemengo blogarien txioak irakurri ditut, baina Facebook terra incognita da niretzat, ideiarik ere ez. Beraz, Here we go!


Onartu beharra daukat gizarte-sareen kontu hori (Facebook, Twitter...) arrotz samarra zaidala. Laster okitua naiz, mamizko ezer aurkitu aurretik.Irango protestaldietan, agidanez, Twitterren bidez komunikatzen dira manifestariak; elkarretaratzeak antolatzen dituzte; polizien triskantzak salatzen... Kazetariek hoteletako geletatik ateratzerik ez daukatela, sare horiek dira berriemaileen iturri bakar. Youtubeko irudiak ia besterik ez da ikusten atzerriko albistegietan.Kontua da prentsa idatzian ere Twitterreko mezuak jasotzen hasiak direla. Mezu horiek, sms-ak bezalatsu, arrapaladan idatziak d...


 Beharbada zuetako norbaitek ikusita duzue Rodrigo Rosenberg-ek grabatutako bideoa. Maiatzaren 10ean hil zuten, eta bideoa orduan zintzilikatu zuten. Laburtuta Rodrigok bere hiltzailea Guatemalako presidentea izan zela zioen, Alvaro Colom, eta bideoa bere abokatuarekin grabatu zuela hiltzen bazuten publikatzeko. Ordutik mundu osora zabaldu da albistea.Orain pertsona bat atxilotu dute Twitter-en bidalitako mezu honengatik: "Primera acción real sacar el pisto de Banrural quebrar al banco de los corruptos". Jean Anleu Fernandez-en helburua Rodrigoren hilketaren erantzuleak zigortzea zen b...


Gaur klase orduan irakasleak artikulu bat banatu digu gutariko bakoitzari eta geure iritzia blogean argitaratzeko eskatu digu. Horrela ba, “La rebelión twittera” izeneko artikuluarekin hasi gara lanean. Pil-pilean dagoen berria izan da, eta Rodrigo Rosenberg du izena. Gizon  hau Guatemalako abokatu bat zen eta igandean, maiatzaren 10ean, hil zuten. Rosenbergek hil baino lehenago bideo bat grabatu zuen, hiltzen bazuten ere bere deklarazioek ahotsa izan zezaten. Bideo honetan, Guatemalako presidentea den Alvaro Colom, Gustavo Alejos idazkari pribatua eta presidentearen emaztea ere, bere ...


Gehienok entzun dugu azken egun hauetan Rodrigo Rosemberg abokatuaren hilketari buruzko hainbat kontu. Informazioaren arabera, abokatu honek  Guatelamako presidentearen,  Álvaro Colom, hainbat datu zituen eta horregatik hil egin  dute. Beraz, gai polemikoa dela ikus daiteke eta honelako kasuetan jendeak bere iritzia emateko joera izaten du, Jean Fernando Anleuk egin zuen bezala.  Honek, twitter-ean Rodrigo Rosembergeren alde egin zuen artikulu baten bidez eta ondorioz, kartzelaratu dute. Baina, hau al da arrazoi bat kartzelaratua izateko? Egia da, mota honetako gaiet...


Twitteraren iraultza!

kresssala 1456150597510 Kressala | 2009-05-19 15:33

Kaixo danoi!Gaur, Web2.0 klasean twitterean egon den irautza bati buruz berbetan aritu gara. Berri bat irakurri dugu guatemalan gertatutako bidegabekeri bati buruz. Benetan harritu nauena.“Bideo hau ikusten baduzu, hilda nagoelako da”   Esaldi hau munduari buelta eman du Rosenberg abokatua hil ondoren. Gizon honi  Maiatzaren 10ean tirokatu zuten kasu bat defendatzeagatik. Orain, bere hilketaren berri ematen zuen bideoa publikatu da. Hori dela eta, planeta osoa jakin izan du Guatemalako presidentea, Alvaro Colom, bere emakumea eta bere idazkari pribatuen errua izan zela berak defen...


Maiatzak 10ean Rodrigo Rosenberg Guatemalako abokatua hil zen tirokatua. Berri honek daukan gauza harrigarriena zera da: lehenago bideo bat grabatu zuen abisatuz hilda bazegoen Guatemalako presidente den Álvaro Colom-en erruagatik izango zela. Dirudienez, abokatuak bazuen informazioa alkateak beste hilketa batean parte hartu zuenarena, eta hori omen zen bera hiltzeko arrazoi nagusia.Baina hori ez da dena. Jean Fernando Anleu izeneko guatemalar bat atxilotu zuen kasu honen inguruko gatazka batengatik. Gizonak Twitter sare sozialean Rosenberg-en hilketarekin zerikusia zuten errudun ekonomikoa...


Denon jakintzan dago Hilabete honetan Guatemalan gertatutakoa: Rodrigo Rosenberg abokatua hil zuten sikario batzuk. Pare bat egun ostean berak grabatutako bideo bat kaleratu zen, bertan presidentea, Álvaro Colom, eta bere laguntzaileei akusatzen du hilketaz. Rodrigo Rosenberg gobernuko inork ikusi nahi ez zuen informazioa zeukan, eta horregatik hil zuten.Informazioa ateratzean, Guatemalako Gobernuaren erreakzioa ezin izan da zikinagoa. Presidentzia utziko ez duela argi utzi eta gero (inkulpatuetatik inork ez dago kartzelan), Twitter sare sozialan mezu bat jartzeagatik pertsona bat atxilotua...


Zer indar eduki dezake blog sare batek?Adibide asko entzun, ikusi eta irakurri ditugu azken urteetan.  Oraingoan Twitter mikroblogak, epaile izateko aukera eta boterea duela irakatsi digu.Jean Fernando Anleuren kasua irakurri eta gero, txundituta gelditu naiz. Ba al dakigu zer boterea duten gure mezu laburrak interneten?Esaldi soil batek iraultza handi bat sor dezake.Millaka pertsona jarri dira ados  Anleu jauna askatzeko. Twitterlariak batu eta adierazpen askatasunaren alde egin dute borroka. Oraingoan,Korrupzioa dardarka utzi du Twitterrek. Zer izango da hurrengoa?  


Kaixo lagunak!Gure munduarekin zerikusia duen azken berriarekin nator gaurkoan. Izan ere, nahi dudana idazteko askea naiz? Dirudienez EZ!Astelehenean Guatemalako abokatu bat zen Rodrigo Rosenbergen irudiak azaldu ziren bideo batean. Bertan, bere eta beste batzuen hilketaren arduradunak nortzuk ziren esaten zuen ; arduradunak Guatemalako Presidentearen emakumea eta idazkaria ziren. Guatemalako Presidentea ere bazen modu batean hilketaren arduraduna Rosenbergen hitzetan. Hemen daukazue bideoa: Hemen daukazue bideoaren bigarren partea: Rodrigo Rosenberg bigarren parteaBideo nahiko gogorra ...


Twitterren bidez, #hitzokei etiketarekin, hiztegi bat ari naiz osatzen. Zuk ere parte har dezakezu, jakina, oso erraz:Hitza letra larriz, bi puntu, eta definizioa minuskulaz. Ez ahaztu #hitzokei etiketa gehitzea mezuan, horrela aportazio guztiak hobeto topatzeko.Parte hartzen animatuko?


      Badira sekretuak -baditugu sekretuak- inori ere kontatuko ez dizkiogunak, inola ere ez, agian hainbeste urtetan kontu handiz landu dugun besteekiko irudia betiko desegin dezakeelako sekretu soil batek. Esan ezinezko horiek, inoiz inori aitortzeko adorea bildu ezean, gurekin hilko dira.   Sekretu guztiek, ordea, badute kontatzera behartzen gaituen har bat, bakean uzten ez gaituen Krispin Kilker bat, nerabezaroan eskolako pupitreetan J x M edo J x A idaztarazten ziguna, esaterako. Isilpeko erru guztiek eragiten digute ezinegon hori, esan-ez esan balantzaka i...