Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/06/02 09:27:38.449 GMT+2

GoogleDocs & SlideShare

Kaixo lagunak!

Gaurkoan diapositibak egiteko aukera berri batekin nator.

Badakizuenez, Web 2.0ko gaia lantzen dut HUHEZIn. Duela bi hilabete, gure irakasleak, Joxe Aranzabalek, GoogleDocs aurkeztu zigun. Programa horren bitartez, pertsona ezberdinek dokumentu berdin bat lan dezakete edozein tokitan daudela ere.

Hauteskundeak zirela eta, horri buruzko diapositiba batzuk egin genituen. Blogera igotzeko SlideShare programa erabili dut. Nahiko azkarra da eta diapositibak Interneten jartzeko aukera ezinhobeak eskaintzen dizkigu. Mendeberriko taldeen arabera antolatu ginen eta hau izan zen emaitza:

 

Besterik gabe!

Ondo segi!

Nork: jone.2009/06/02 09:27:38.449 GMT+2
Etiketak: slideshre googledocs kikkinbu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/19 15:02:15.860 GMT+2

Nahi dudana idatzi dezaket blog honetan?

Kaixo lagunak!

Gure munduarekin zerikusia duen azken berriarekin nator gaurkoan. Izan ere, nahi dudana idazteko askea naiz? Dirudienez EZ!

Astelehenean Guatemalako abokatu bat zen Rodrigo Rosenbergen irudiak azaldu ziren bideo batean. Bertan, bere eta beste batzuen hilketaren arduradunak nortzuk ziren esaten zuen ; arduradunak Guatemalako Presidentearen emakumea eta idazkaria ziren.
Guatemalako Presidentea ere bazen modu batean hilketaren arduraduna Rosenbergen hitzetan.

Hemen daukazue bideoa:


Hemen daukazue bideoaren bigarren partea:
Rodrigo Rosenberg bigarren partea

Bideo nahiko gogorra da,izan ere, Rosenbergek honako hau esaten du: "Si están viendo este mensaje, es porque fui asesinado"

Berri hau mundu osoko egunkari eta irratietara ailegatu zen. Interneten ere garrantzi handia eman zitzaion berri honi
eta gizon batek berebiziko ondorioak jasan behar izan ditu bere iritzia emateagatik.

Jean Fernando Anleuek presidenteari boikot egiteko deialdia egin zuen Twitterretik. Gobernuko langileek hau ikusi eta berehala atxilotu zuten Anleu. Mundu osoko twitteroek diru laguntza txikia eskaini diete Anleuri eta horrekin, fidantza ordaindu ahal izan du.

Nire kezka da honako hau da: non daukat idazteko muga? Patxi Lopezen gustukoa ez den komentario bat jarriz gero, atxilotu al naute? Hori egiteko boterea eta baimena dute?

Nire ustez, EZ!

Aski da! Gure iritzia emateko askeak izan behar gara!
Nire iritzia ez du inork isilduko!

Besterik gabe!
Ondo segi!

Nork: jone.2009/05/19 15:02:15.860 GMT+2
Etiketak: twitter guatemala colom | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/19 15:01:20.124 GMT+2

Googlek eskaintzen digun azken aukera da Google Calendar!

Kaixo lagunak!

Badirudi Googlek gure bizitzaren parte nagusietako bat dela; Googlen egunero sartzen gara, Gmail kontua daukagu, eta orain agenda bat egiteko ere aukera ematen digu!

GoogleCalendar delako agenda online bat da. Gure eginbeharrak gmaileko kontura bidaltzen dizkigu, eguna, ordua eta guk jarritako deskribapenarekin.

Nire ustez, aukera honek baditu bere alde onak eta bere alde txarrak. Alde batetik, edozein lekuan sartzeko aukera ematen digu: etxean, unibertsitatean, lanean... Internet dagoen edozein tokitan sar gaitezke. Baina, horrek ere zenbait arazo eman ditzake. Izan ere, momentu jakin batean Internetik ez badugu ezin ditugu gure eginbeharrak begiratu. Azkenean, gure bizitza Internetekin egiten dugu: lanak, ikasketak, ordainketak...

Hala ere, Web 2.0ko irakasleak esan zigun bezala natibo teknologikoak gara nire hamarkadakoak, beraz, alde batera utzi behar izango dut nire betiko agenda. Gauza berriak probatzea gauza ona izan ohi da beti, beraz, anima zaitezte GoogleCalendar erabiltzera!

Besterik gabe!

Ondo segi!

Nork: jone.2009/05/19 15:01:20.124 GMT+2
Etiketak: googlecalendar 2 kikkinbu web 0 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/06 18:30:00.488 GMT+2

Tagzania

Kaixo lagunak!
Gaurkoan Tagzania programari buruz hitz egingo dizuet. Programa honekin mundu osoko plano eta mapak ikus ditzakegu.

Google Earth-en berri banuen, baina hau asko gehiago gustatu zait. Oporrak antolatzeko laguntza eskaintzen duela uste dut, hori ez ezik, gure burua non dagoen kokatzeko ere balio du.

Nire Bilboko etxea islatzen da plano honetan.


Nire etxea

Txiki-txikia naizenetik hemen bizi naiz eta bertan, nire bizitzako momentu oso garrantzitsuak bizi ditut: momentu onak, txarrak, ospakizunak…

Tagzania erabiltzera animatzen dizuet!

Besterik gabe!
Ondo segi!

Nork: jone.2009/05/06 18:30:00.488 GMT+2
Etiketak: tagzania kikkinbu web | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/05 21:58:43.814 GMT+2

Ongi etorri gure mundura ZuZeu!

Kaixo lagunak!

Aurreko astean Hasier Etxeberria eta Mikel Lasa HUHEZIra hurbildu ziren IKO-ko ikasleei hitzaldi bat emateko helburuarekin. Bertan, haien azken proiektuaren berri eman ziguten, ZuZeu.

ZuZeu albistari bat izango da eta denon eskura gainera. Edonork igo ahal izango ditu haren iritzi eta albisteak, hori bai, denek bi baldintza bete behar dituzte: alde batetik, giza eskubideak errespetatu behar dira eta bestetik, ZuZeu-n argitaratzen den dena euskaraz egon behar du.

ZuZeuk hainbat aukera ematen dizkio erabiltzaileari, baina aukera horiek ezagutu nahi baldin badituzue ZuZeu erabiltzera animatzen dizuet!

Besterik gabe!

Ondo segi!

Nork: jone.2009/05/05 21:58:43.814 GMT+2
Etiketak: kikkinbu zuzeu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/05 20:13:54.936 GMT+2

Lan mundu zoro honen azken eskaera...

Kaixo lagunak!

Gaurkoan, entzundako hitzaldi baten laburpena egingo dizuet. Hitzaldi horren protagonista Iban Arantzabal izan zen, Goienako zuzendaria.

Iban Arantzabal hitzaldi bat ematen.   

Aspaldi esan nuen bezala HUHEZIn Ikus-entzunezko komunikazioa nago ikasten eta hori dela eta, media lan munduaren nondik norakoak azaldu zizkigun. Laburbilduz, pertsona multimediak behar direla esan zuen, hau da, pertsona batek idazteko, grabatzeko eta maketatzeko kapaza izan behar du.

Niri horrek asko larritzen nau, izan ere, gauza bakar batean bikaina izan beharrean, gauza asko egiteko prestatzen naute eta azkenean, ez naiz ona ez han eta ez hemen. Hala ere, nire erabakia izan zen, eta aurrera noa duela hartutako erabakiarekin.

Besterik gabe!

Ondo segi!

 

Nork: jone.2009/05/05 20:13:54.936 GMT+2
Etiketak: kikkinbu etxebarri iban arantzabal | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/24 10:59:31.213 GMT+2

SlideShare

Kaixo lagunak!

Gaurkoan aurkezpen bat eskegiko dut nire blogean. SlideShare-ren bitartez egin nuen aurkezpen hau. Bertan, bai Arrasateko, bai Tolosako eta bai Bilboko karnabalen irudiak jarri nituen. Argazki batzuetan nire koadrilakoak agertzen dira, besteetan aldiz, nire unibertsitateko lagunak. Zuen gustukoa izatea espero dut!


Besterik gabe!
Ondo segi!

Nork: jone.2009/04/24 10:59:31.213 GMT+2
Etiketak: slideshare karnabalak aurkezpena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/21 15:19:27.887 GMT+2

Tuenti!

Kaixo lagunak!

Gaurkoan sare sozialei buruz hitz egingo dizuet, Tuentiri buruz batez ere. Duela urte bat Tuentin erregistratu nintzen. Fotolog eta Hi5en ere badaukat kontu bat baina duela denbora asko ez ditudala erabiltzen.

Fotologen denbora asko pasatzen genuen nire lagunak eta ni eta bat-batean aldaketa bat sumatu genuen; jendeak gero eta gehiago Tuenti hitza aipatzen zuen. Orduan, Googlen sartu eta Tuentiri buruzko informazioa bilatu eta izena eman genuen.
Asko erabiltzen dut programa hau, gehiegi esango nuke nik. Bertan, lagunekin hitzegin, argazkiak eta bideoak igo eta kuxkuxeatzen dut. Nire gurasoek badakite nik hemen kontu bat dudala eta duela denbora gutxi ezagutzen ez ditudan pertsonekin kontuz ibiltzeko esan zidaten, hala ere, nik ez dut inolako intrusismorik sumatu. Oso gustora ibiltzen naiz programa honetan eta niretzat nahiko inportantzia du, ordaindu gabe komunikatzeko aukera ematen baitu.



Tuentik Fotologak baino aukera gehiago ematen dizkit. Esate baterako, nire Tuentian nire lagunak baino ezin dira sartu eta Fotologean nahi beste pertsona sar daitezke. Gainera, Fotologak egunean argazki bakar bat igotzeko aukera ematen du, beraz, ez dago argazkiak konpartitzeko aukerarik. Bestalde, Fotologeko komentario danak publikoak ziren eta Tuentiak mezu pribatuak bidaltzeko aukera ematen du.

Hau dena esan eta gero, Tuentin izena ematera animatuko nizueke!

Besterik gabe!
Ondo segi!

Nork: jone.2009/04/21 15:19:27.887 GMT+2
Etiketak: saresozialak kikkinbu tuenti | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/25 18:23:02.874 GMT+1

Del.icio.us

Kaixo lagunak!

Gaurko honetan beste programa berri batekin nator, delicious. Atzo programa hau ezagutu eta lehen urratsak eman nituen.

Programa honen bitartez informazioa pilatzen da. Programa honetan kontu bat duen pertsona batek artikulu bat gordez gero, ni oso modu errazean heldu naiteke hori irakurtzera. Hori ez ezik, beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu. Esate baterako, lagunen zerrenda bat egiteko aukera ematen du, gogokoenak jarri ohi dira hor.




Ideia ona dela uste badut ere, momentuz programa hau ez zait batere gustatzen. Nahiko nahasgarria iruditzen zait eta zenbait arazo izan ditut jada. Programa berriekin nahiko traketsa naizela esan behar dut, hortaz nire iritziak orain ez du balio handirik.

Hau izan da dena. Beste batean programa honen berri emango dizuet, eta segurki nire iritzia beste bat izango da.

Besterik gabe!
Ondo segi!

Nork: jone.2009/03/25 18:23:02.874 GMT+1
Etiketak: informazioa iritzia delicious | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/22 16:16:21.929 GMT+1

Youtube

Kaixo lagunak!

Gaurkoan hain famatua eta erabilgarria den programa batekin nator, Youtube. 2005ean sortu zuten bi mutilek programa hau, eta nik behintzat ia egunero erabiltzen dut. Hainbat gauzetarako erabiltzen dut programa hau: videoklipak ikusteko, koadrilako bideoak igotzeko, antzinako irudiak ikusteko...

Zubi honetan oso eguraldi ona egin du eta hau dela eta ostegunean Bilboko parke batera joan ginen animazio bat egitera. Ostegunean bertan, bideoa Youtubera igo zuen lagun batek. Bideoak ez du kalitate handia, hala ere pena merezi du ikustea.

Besterik gabe!
Ondo segi!

 

Nork: jone.2009/03/22 16:16:21.929 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)