Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/11/28 11:15:43.140 GMT+1

Abendua potente hasten dogu!

Urte amaierarako prestatzen gabizen hamabostaldi kultural konpletoari itxoten egon beharrean, aurtengo azkeneko hilabetea motorrak berotzen hasiko dogu;

Bariku honetan, abenduak 1, ESKURA eta RIFF TRUCKERS talde gernikarren kontzertua izango dogu karabie gaztetxean, gaueko 22etan hasita.

Hurrengo egunean, zapatuan, EUSKERAREN EGUNA ospatuko da Lemoan, eta gazte asanblada ere badabil egun horren antolakuntzan beste talde batzuekaz batera; aek, begitu, ganoraz,... Jaia goizean hasiko da eskoletan, umeentzako joko eta txalaparta tailerragaz. Egurdian Herri Bazkaria egongo da eta arrastian Elizondora joango gara kalejiran, bertan ekitalditxo bat ospatzeko.

Beraz badakizue, asteburu honetan, pasau Lemoatik!

Nork: harriketarrak.2006/11/28 11:15:43.140 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Mundu au erotuko dugu!!! orai umeei ere txalaparta eraskusten hasten bagara AKABO FANDANGOA!!!

nahikoa ez deku tinbaleruekaz ala?

TAM TAM!!! (txalapartaren aurkako mugimendua)

Nork: IK.2006/11/30 14:30:02.216 GMT+1

Terry maitea,

Txalapartarekiko zure ustezko desadostasuna aspalditik ezagutzen dudan arren, ziur nago zure barnean erakarri egiten zaituela txalapartaren soinu sarkorrak. Beraz, datorren kurtsorako TRUKUTZEn aurrematrikulatu zaitut. Ez eman eskerrik, zugatik edozertarako prest nago. Gora Txalaparta! Txalaparta bai, tinbalak ez!

PD:Tximelarre nok

Nork: monty burns.2006/12/01 09:14:36.220 GMT+1

ion zure kontaktuek fruiturik emango al dute edo beste batenbateri pasekotzezu marroia? jeje BAINA BEGI BAT BETI ZABALIK IZANGO DUT!!! WALKER ADI DAGO

Nork: morti.2006/12/01 14:50:26.237 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.