Aupa! Esandako moduen hementxe dekozue programaziño guztie, ta azpien aurtengo hamabostaldireko gure aldarrikapen manifestue.
Abenduak 18
18:00: Gaztetxeko DVDaren aurkezpena eta luntxa. Ondoren poteoa.
22:30: Kontzertua: AMAIUR
Abenduak 19
19:30: Hitzaldia. Miguel Rodriguez, Peruko Sagrada Familia komunitateko zuzendaria. Ume eta gazteen hegoameriketako komunitaterik garrantzitsuena da.
Abenduak 21
12:00: Umeentzako ikuskizuna Lemoako Eskolan, KOBLAKARI taldearen eskutik.
Abenduak 23
19:30: Liburu aurkezpena; “
Abenduak 24
19:00: Badator OLENTZERO gaztetxera…eta falta direnak etxera!!
Abenduak 25
22:00: Kontzertua: Tres41 + ALERTA
Abenduak 27
20:00: ANTZERKIA; “El exilio de tus seres de PVC”. Katastrofen Antzerki Taldea.
Abenduak 29
19:30: Pintxo Lehiaketako plateren aurkezpena. Ondoren bideoa; “Euskal Herrian Euskaraz, 30 urte”
Abenduak 31
11:00: Futbol partidu tradizionala, Arlonagusian.
Urtarrilak 2
20:00: Bideoa: “Kukutza Gaztetxea” (Bilbo)
Urtarrilak 5
22:00: Kontzertua: STANKEIK BAND (Harriketarrok kantari!!) + DJ
Urtarrilak 7
23:00: KARABIE FM. Irrati-antzerki ikuskizuna zuzenean.
Ondo dakigu zenbat kostatzen den kultura eta mugimendu herritarra bultzatzea, baina badakigu zein aberasgarria den ere, horregatik jarraitzen dugu sistemak eskaintzen digunari alternatibak sortzen.
Partehartze zuzena, erabakitzeko aukera, eginez ikastea, elkarlana, elkar ezagutza, jarrera kritikoa, autogestioa… hauek dira gure oinarriak, eta irakurtzen ari zaren programazio hau egitea posible dela erakusten duena.
Guzti honegatik, eta jakinik Lemoako Kultur Etxearen proiektua martxan dagoela, proiektua herritar eta eragile guztion parte hartzearekin burutu behar dela aldarrikatzen dugu. Kulturak herriaren oinarrietako bat izan behar duela argi daukagu, horregatik eskatzen dugu proiektu hau aurrera eramateko batzorde herritarra sortzea. Denok daukagulako zeresana, herritik eta herriarentzat egin behar direlako gauzak.

Erantzunak
Gazteria bizirik dago, eta emoten dan pauso bakoitzak demostretan dau hori... Karabiko afitxak ikustea plazer bat da beti... Oso ondo pasatu, ta goiari eutsi... Txiki.
Nork: .2010/12/14 05:38:48.585 GMT+1
Nork: s ta b.2010/12/14 17:51:25.587 GMT+1
Nork: herriko bat.2010/12/15 09:59:06.523 GMT+1
Aurten be hamabostaldi kultural interesgarri eta txukun bet prestetea lortu dau asanbladak.
Hori asanbladako kideak iten daurien lanari esker da... horren ondorioa, horren fruitue!!!
Beharrak ez dire amaitu, ondino asko dau prestetako, antolatuteko, txukunduteko,... beraz animau eta gaztetxetik pasau.... in gure dan lekuen beti dau zeozer iteko eta!!!!
Ekinean gozatuz.....
Nork: ekinean.......2010/12/15 16:42:53.710 GMT+1
Ba nik bazkari edo afari potente bat botaten dot faltan...ostean ederto barriro be.
Nork: lapikozale.2010/12/15 17:21:21.758 GMT+1
Ni be horren alde nau!!!!
BAZKARIE!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Nork: iepala......2010/12/15 19:00:24.520 GMT+1
Nork: nobita.2010/12/16 15:38:14.831 GMT+1
Nork: autogestioa.2010/12/16 17:17:29.951 GMT+1
Nork: sarean.2010/12/17 11:13:16.509 GMT+1
Ederto hasi de hamabostaldi kulturala!!
Bideoan aurkezpenean uleak be punten.... barriro urteurrenean bizi ginuzen emozino eta bizipenak sentitan!!
Eta Amaiur!!! ba ederto......... dantzaldi batzuk bota ginuzen, momentu politek be bizi izin ginuzen.........
Hasteko, ezin hobea!!!!
Animo karabie!!
Nork: eskolan.....2010/12/21 09:18:44.169 GMT+1
Ia Hamabostaldi guztien zehar lehenengo egunean aukin gindun indar bardinegaz jarraituten dogun, edo gehiagogaz; ondio hamabostaldie luzea da ta!!!
Nork: .2010/12/21 10:26:31.569 GMT+1
Amaiurren kontzertuen uleak bai punten!!!!!!!!
musika eta emozioak nahasten direan koktel oso onak urtetan direz eta zapatukoa holango bat izan zen!!!!!!!!
Eskerrik asko Amaiur!!!!!!1
eta aurrera bolie harriketarrak!!!!!!
Nork: musikazalea.2010/12/21 12:25:42.921 GMT+1
Ondiño egun asko dekuz aurretik, ta batzuk sano potenteak, asi ke gorde inderran batzuk eh, tiritan segidu behogu ta...
Nork: sarean.2010/12/23 11:51:15.878 GMT+1