Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/07/29 22:44:29.514 GMT+2

Jaietako egitaraua karabie gaztetxean

Urtero bezala Harriketarrak Gazte Asanbladatik jai batzordean lanean ibili gara, eta jai herrikoi eta partehartzaileak bultzatu ditugu bertatik. Baina horretaz aparte gure programa propioa ere osatu dugu, bestearen osagarri. Hona hemen gaztetxeak jaietarako prestaturiko egitaraua:

  • Uztailak 30, astelehena: 21etan gaztetxean “Stankeik Band & The Lost Bastards” kontzertu-ikuskizuna. Anker taldeko lagunek eta hainbat gaztetxekideek abesti ezagunak eskainiko dituzte zuzenean aurten ere, bigarrenez.
  • Uztailak 31, martitzena: 22etatik aurrera gaztetxeko argazki emanaldia saninazioko plazan. Horrekin batera irrintzi txapelketa, txapel jaurtiketa eta sagardo apurketa ere egingo ditugu.
  • Abuztuak 1, eguestena: 20:30etan gaztetxean Mikelazuloko lagunen eskutik “Ezegituraketan” emankizuna; poesia, musika zuzenean, irudiak,…
  • Abuztuak 2, eguena; 21:30etan Feos Pero Majos taldearen kontzertua gaztetxean.
  • Abuztuak 5, domeka: 17:30etatik aurrera Harriketerraza eta 20etan Willis Drumond taldearen kontzertua txosna gunean, Arraibin.

Nork: harriketarrak.2007/07/29 22:44:29.514 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Jaiek de puta madre egon dira.

Onena nitzako Stankeik-en kontzertue, ez dozue pentsau talde bat itea?

 

Ahaztu gabe txistibiri ese bueno ai!!!!

Bueno neska eta mutilak denbora baten ez gara ikusiko(sorpresarik ez badau)  asike ondo ibili eta gora gaztetxea batzuei asko jodidu arren!!!!

FUCK WALKER

Nork: Hamalau.2007/08/08 11:54:26.954 GMT+2

Hori hori, fuck walker!! Baia kontuz ia datorren astean datorren gaztetxea zarratan ta inor ez dan enteretan danok oporretan gauzelako...

Ah! eta jaietako osti handiena zein izan dan inbestigetan gabiz; LTko balsakoa edo Idoiana eroskiko karroan? Zuek esan.

Nork: sob.2007/08/09 22:32:35.404 GMT+2

Idoia nor da, plazan igandean eroskiko karrotxoarekin erori zena? LT hori ez dakit zer den, baina neskaren kolpea izugarria izan zen. Aurten egon naiz lehenengoz lemonako jaietan eta ez dira hainbesterako...

Nork: mif.2007/08/12 16:50:52.837 GMT+2

 

WALKER-en gaixotasuna: eskuetan plastikoari imana!! Pankarta bat ikusten badau ezkuek bertara joaten jakoz, oso gaixotasun gogorra da, gorrotoaren gaixotasunaz ere ezagutzen da.

WALKER eta bere lagunak kanpora!!!

Sobran dauenak eztoguz behar eta!

Nork: ANTI-WALKER.2007/08/13 08:41:18.829 GMT+2

jaietako gauzerik onena LAS GRUPIS, horrik bai horrik neskak, etxera eroateko modukoak

Nork: karabie racing.2007/08/18 16:07:21.008 GMT+2

Aupa jente!!! jaietan ondo pasa duzuela ematen du ez? Nortzuk dira las grupis hoiek?? etxera eroateko modukoak badire... ondo ibili

Nork: Koti.2007/08/24 20:36:11.364 GMT+2
Koti

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.