Zapatu honetan karabiko erreketaren beste urteurren bat ospatuko dogu, 8. hain zuzen be, zelan pasetan dan denbora... baia kantera zaharreko lokal horretan piztu zan suek hemen segitan dau.
Ekitaldiak bazkalostean hasiko dira, 15:30etan geratu gara gaztetxean. Bertatik abiatuta karabirainoko martxa egingo dogu. Goian, urtero lez, Tiragomas txapelketa mitikoa jokatuko da barriro be. Argazki familiarra atera ostean beherako bidea hartuko dogu eta 18:30etan hasiko da Bertso-Poteoa Lazkano eta Ostolazagaz.
21:00etan, luntxa egongo da danontzat, eta bitartean 8 urteen errepasoa egingo dogu argazki emanaldi itzel batekin.
Eguna amaitzeko, 22:00etan, KUK bilbotarren kontzertua egongo da gaztetxean bertan. Kontzertu akustikoa izango da eta pop/rock/country doinuak entzun ahalko doguz bertan.

Bueno ba, danok zaudete gonbidatuta harriketarrokaz batera urte guzti hauetako ibilbidea ospatzera, autogestioa eta irudimena gure armarik onenak direlako oraindik ere. Gora Karabie!!

Erantzunak
aupa peña, ta oraingoz nor da tiragomas txapelketa txapelduna ba?? Aurten ez dizkiot gauzak erraz jarriko eta...
Nork: afizionatu1.2008/01/16 17:48:26.710 GMT+1
Nork: karabie.2008/01/18 16:00:27.581 GMT+1