Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/04/06 21:18:41.810 GMT+2

Korrika 16; ongi etorri Lemoara!

Joan da aurtengo Korrika ere, eta Lemoatik pasatzerakoan momentu eder eta hunkigarriak utzi dizkigu berriz ere. Jende asko zekarren Igorretik Korrikak, eta Lemoan zain geunden guztiokin euskararen aldeko uholde erraldoia sortu genuen. Ganzabal, Durundi-Barri, ezker abertzalea, udaletxea, eskola,... hainbat izan ziren ekimen honekin bat egin zutenak, eta noski, harriketarrok ere bertan egon ginen! Behin Korrika igarota, korrikalariok (gazteak, zaharrak, umeak...) gaztetxean bildu ginen eta giro ederrean merendatu genuen. Hemen dauzkazue argazki batzuk:
korrika16 lemoan3 korrika16 lemoan1 korrika16 lemoan2

Nork: harriketarrak.2009/04/06 21:18:41.810 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Gaztetxeko testigue eroan zeurienak igirten da entrenetan ibili direla, hori bai estiloa eta elegantzia!
http://www.tribuneindia.com/2004/20040813/oly19.jpg

Nork: abel.2009/04/06 21:35:40.135 GMT+2

zelango estiloa dekozun betzuen!!paparazzi batek esan doste testigoa lemorietan egoan J.M-ren lagun bateri pasetako izin zinela baia zergaitik ezauen hartu ba?

Nork: haiek.2009/04/07 10:25:45.050 GMT+2

 Ba bai, halantxik izin zan; ni, guztiz zauztute testigue eroan ta gero, JMren etxe parean gelditu nintzen konturatu be in barik...  eta han egoan JMren laguna, serio eta adi-adi. Nik, edukadamente, eskuetan neukon banderola opatu neuntzen, baia kasurik be ez dozten in... zegaitik ote?

Nork: ni.2009/04/07 14:40:37.602 GMT+2

seguramente izingo zan euren km-a arkauten ingo zaurielako eta beste km bat itea komo ke no, ke balza se moskea!!diño ni e!!

Nork: haiek.2009/04/07 17:25:23.677 GMT+2

Eta S non dago??Testigue eroateko izendatu zaurien baia argazkietan bez da urtetan...

Nork: CSI.2009/04/07 18:02:58.739 GMT+2

Ez dozue ikusten ala? Palestinako banderean elegantzie argi dau ba! Sudur puntea ikusten jata Lauran ostean!!! eds k no os empapais... zelan fallauko nauen ba!? diñoni!!

Nork: S.2009/04/07 18:33:13.362 GMT+2

Ai ze polite!!

Ikusten da argazkietan ederto pasau zinuela! eta betiko moduen korrika jendea batuz!!

Baia ia ez jakun emozinoa pasetan eta korrika urte guztien zehar, egunero egunero gugez eroaten dogun e!!

Euskal Herrian Euskeraz! Karabien Euskeraz!!

Nork: aupa.2009/04/16 15:49:43.073 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru