Bagabiz hamabostaldien bete betean, barikuen hasi ginen krisiari buruzko hitzalditxu bategaz eta bertan batu ginenok gaur egun hainbeste entzuten dogun hitz horren atzean zer dauen ikusten saiatu giñen. Zapatuen deskantsue hartu ginun (Santotomasetan...) eta astea ondo akabetako antzerki labur bi eukin ginuzen domekan. Bata nahiko komikoa, eta bestea gaur eguneko gizarteagaz kritikoagoa, gustora egon ginen Autoeskuela taldeko nesken obra ikusten. Astelehenak bideo emanaldietarako gorde doguz, eta ikusi dogun lehenengoa AHTren inguruen Elkarlanak ataratakoa izan da; argi geratu jaku tren hau eredu oso baten punta baño ez dala. Gaur Olentzero etorriko jaku gaztetxera, opariekaz beteta eta herritik urrin dekoguzenak ahiztu barik. Oñarteko ekintzetan 20-35 lagun bildu gara, eta giro ederrean gabiz. Ondiño hamabostaldie luzea da, asi ke badakizue, animau ta pasau gaztetxetik!!
Kronika honegaz batera, sarean eskegi dogun argazki bildumatxue be badakargu, hauxe da gure Olentzeron oparie;

Erantzunak
Zelan doa hamabostaldi kulturala? seguru ondo doala, gu nahiz eta urrin egon akordetan gara eh? biherkoa egun polite izingo da eta Ion trankil ze denpora ona horrantza agindu dogu eta ez da karparik beharko! Kristales, Barrene...eta konpañia zelan doaz esnsalluek?ez ahiztu keikena eh??
Bueno ba hori aprobetxau, autogestioan alde behar in eta azkenengo egunetarako gu be hor egongo gara!
Kepa, zelan igoten dozuzen oin bideoak eh?oso ondo teknologia barriekaz!ba ia biherko espota be igoten dozun eta holan hemetik ikusi ahalko dogu!
GURE ARMARIK ONENA IRUDIMENA DELAKO animo eta gozatu.
Nork: ARGENTINATIK.2008/12/26 22:17:47.194 GMT+1
Nork: Stancko.2008/12/29 00:51:27.202 GMT+1
Kaptain Planet: Gurea da ahalmena
Nork: igorre sarean.2008/12/29 18:26:37.963 GMT+1
Nork: kara2e.2008/12/31 15:00:19.701 GMT+1
Zelan doa aste kulturala ba!! atzo zelan kante zinuen??!! barre batzuk botako zinuezan ez??!! ze ondo!!!Bueno ya gitxiau faltetan da amaitako asike gelditan dana topera aprobetxau eta gozatu!!!
Ia bideoak, argazkiek.. igoten dozuezan eee!!! gogoak dekoaz ikusteko eta!!
Mosu handi handi bet danori!!!
Eta aurrera! IRUDIMENA GURE ARMARIK OENENA!!!
GORA H.G.A
Nork: argentinatik.2009/01/06 17:48:24.463 GMT+1