MAIATZEKO KRONIKA I

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2012-05-14 22:02
3

OATXIS EGUNA Egun ederra!!
2006ko I. Oatxis eguna gogoratuz paseora bueltatu ginen, Txatxamurke Komandoaren deialdiari erantzunez. BOU-a errekan eta BOU-a zubipean; BOU itxurako baltsa ikusgarrian jaitsi ginen ibaizabalen behera, larrialdietako kanoaren laguntza ta guzti. Nahi baino gehiago kostatu zitzaigun lehorreratzea, baina BOUkoen kontzertua entzuteko denboraz heldu ginen behintzat!! Kamiseten zozketa egin eta arratsalde ederra pasatu genuen punk doinuek girotuta.
P1000874

P1000890
HIP HOP EGUNA
Kartelean genioen moduan, berbaz bete genuen gaztetxea hip hop egunean. Denetarik izan genuen Karabien eta giro ederrean pasatu genuen asko tasko luzatu zen eguna...
P1000956 Grafiti tailerrarekin hasi genuen eguna, eta gehienok (Aupa Eli!!) artistak ez garela argi geratu zen arren, honetan ere defendatzen gara harriketarrok.P1000991 Bertso Hop saioa itzela izan zen, luzaroan gogoratzeko modukoa!! Bertsolariek eta gai jartzaileek ikuskizun ederra eskaini ziguten, barre ederrak bota genituen eta bazkalosterako aukera paregabea izan zen.P1000996 Soul Flavas taldeko dantzariak etorri ziren ondoren, gasteiztarrek break dance erakustaldi-ikastaroa eskaini ziguten, gaztetxean horrelako zerbait egiten genuen lehen aldia zen eta sano gustora geratu ginen ikusi eta ikasitakoarekin. Ninja swing!!!P1010006 Harriketarrap!! ikuskizuna izan zen hurrengo emanaldia, hain gustokoa dugun irrati formatoa erabilita rap musikara hurbilketa bat egin genuen, abestiak zuzenean bertsionatuz!!P1010016
Amaitzeko, Norte Apache taldeak kontzertu bikaina eskaini zuen, gaztetxeko giroa pil pilean jarriz eta egunari amaiera biribila emanez.

baii

baii 2012-05-15 15:39 #1

EGUN POLITEEEE!!!

ni zu- zu-ni

ni zu- zu-ni 2012-05-15 22:32 #2

Benetan egun politek biek be!!
Talde lanaren ondorioak izin dire!! Benetan be merezi dauelako, danon artean lan egin, antolatu eta ondo pasau!!!
Benetan be satizfazinoa da,... benetan betetean gaituena!!!

Zorionak eta Eskerrik asko!!

danok

danok 2012-05-16 14:13 #3

Hip hop eguna akojonantea!! Zorionak danori eta holan segidu, eredu gara!!

Utzi iruzkina: