Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/03/02 21:20:26.660 GMT+1

TXANGOAN AZPEITIRA

Martxoaren 1ean, Karabie Gaztetxekoak txangoa izan gendun gipuzkoa aldera, Azpetia aldera hain zuzen ere.Honen arrazoia, Karabieko kide den Alex Txikonek Azpeitiko Jose Felix Zubizarretaren kontrako apustua eukola. Ein beharreko lana, 16 kana-erdiko moztea zan eta 3000 euro zeuden jokoan.Gaztetxekoak goizean goiz urten gendun Lemoatik igurdien zezen plazan egoteko, eta halan gertatu zan, han izan gintzezan gure inder guztiek plazan izteko prest, bertan 500 bat lagun batu gintzezan ta giroa benetan be, pil-pìlean egoan. Baia azkenean Zubizarreta minutu terdi ingurugatik irabazle pare zan. Txikonek gogor ekin jotzen apustuari  baia garaipena gipuzkoa aldean geratu zan. Behin apustua bere bukaerara helduta, alde zaharrera jo gendun pintxo, raba ta zerbeza batzuk edatera. Hau eignda autobusa hartu ta berriro  be Arratirantza titu gendun bertan be zereginek genduzelako. AUPA TXIKON!!!! eta  LEMOA!!

txikon2 txikon1

Nork: harriketarrak.2009/03/02 21:20:26.660 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (9) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ez dotzezue artikulu honeri holango haize fresko eta estilo barrie igirten?? Ordue zan, blog honek behar zauen holango blogger bat... Diñorie

Nork: pino.2009/03/02 21:56:27.073 GMT+1

Blogger???Ze haize fresko ta ze osti artikulu honen gauzarik onena argazkiek dira ta!!!!

Karabiek F.T ordu berean partidue euki zauen baia ez dot topau bere kronikarik.Lehenengo eta bigarren mailako harriketarrak dauz edo zer da hau???

Noiz hartuko dozue eredu on bat?Arratien hainbat dauz(Begitu,gure artean,Arratiarrok aldizkaria...)

Ai ama!!!

Nork: euskaldun 1.2009/03/02 22:10:52.340 GMT+1

Ya bale ya futbolagaz.... menuda txapa.... Danean egoteagaz ez dekozue nahiko ala? oin blogean bebai? Monotemismoa ez da bidea!

Nork: antitalibanism.2009/03/03 18:51:17.240 GMT+1

Hi, futbolzaleok! Non egon zarie azkenengo 24 urteatan ba? Eh?

Nork: lok.2009/03/03 21:27:14.104 GMT+1

HELDU DA EGUN HANDIA!!!!!!!

ATHLETI!!!!

ATHLETI!!!!!!

ATHLETI!!!!!!!!!!!!

Nork: Renton.2009/03/04 13:34:03.795 GMT+1

Artikulue oso ona da ta argazkiek ondino hobeauak. Argazkietan igerten da txikonen inderra ta beragaz batera arrastetan dauan zaletasuna. ZORIONAK TXIKON!!! nahiz eta galdu, gutzako beti TXAPELDUN!!!! ta karabie F7-koei esan, kronikarik ez badau zeozegatik izingo dala, agian eztozuelako  merezi edo gaztetxekoak kantzaute egongo direlako zuon futbol zaletasun, obsesio, txapeagaz...BAIA ZUOK BE EKIN GOIARI, ITXAROPENA INOZ EZ DA GALDU BEHAR ETA!!! AUPA ATHLETIC!!!!!!!

Nork: K.B.2009/03/04 13:37:45.426 GMT+1

Jo, ba nik hurbiletik sufritan dot honin futbol obsesiñoa, ta benetan be hobeto dala hemen gai hori ez ikututea... gorde beharko da lekuren bat kontaminau barik ez?

Nork: M.U.A.2009/03/04 14:42:42.827 GMT+1

Nork: komando zizagorri.2009/03/04 14:45:45.379 GMT+1

Ados nau hortik idatzi daurien mezuegaz!! futbola danean dau, hemen be egon behar.... la ostia zarie e...

Aupa Txikon, badakizu beti ezin de irabazi!!!

Halan da be Karabie beti zugez!!

Mosu handi handi bet urrinetik!!

 

Nork: aiene.2009/03/04 21:32:41.347 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru