2009/10/27 16:24:45.744 GMT+1
Zorionak! Bota zure eritzia...
Itzela izan da, betirako gogoratuko duguna eta mila bizipen utzi dizkiguna. 10 urtek askorako ematen dutela badakigu, ta orain asteburu batek ere askorako eman dezakeela ikasi dugu. Zure eritziak jaso nahi genituzke artikulu honetan, erantzun lasai eta bidea egiten jarrai dezagun... Ah! ta asteburuko argazki, bideoak... baldin badaukazue pasatu gaztetxetik.
Nork: harriketarrak.2009/10/27 16:24:45.744 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (14)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nork: sakakortxo`s.2009/10/27 17:06:29.983 GMT+1
Nork: zalantza.2009/10/27 17:08:04.477 GMT+1
http://igorresarean.wordpress.com/2009/10/27/borborka/
Nork: igorreztarra.2009/10/27 17:56:50.037 GMT+1
Gora karabie!!!
Asteburu honetan demostrau dotzegu bai herrieri, bai inguruko gazte askori eta bai geure burueri zer lortzeako kapazak garen autogestioaren bidean, eta irudimena erabiliz.
Halandabe ezin dogu ahiztu hau ez zala posible izingo barikuen eta zapatuen gure urteurrenera hurbildu zintzien guztiok barik, zuok be bazarielako harriketar.
Egun honitan zehar, eta gehien bat barikuen, emondako babesak indarrak emoten dozkuz oin 10 urte hasitako bidea jarraitzeko.
Bea, sobre todo, eskerrik beroenak eta txorionak gazte asanblada hau sortu zaurien gazteei. Zuok barik hau dana ez zan posible izingo (ez 10 urte honik ez aurretik gelditan jakune), hurrengo generazinoak asko dekogu eskertako... bidea egin dozue eta guk hau segitako konpromezue hartzean dogu.
Oso harro egon ahal gara lortu dogun guztiegaz, .... eta ez ahiztu grisa koloreztatzen jarraituko dogule!!!
Nork: .. eta beste 10!!.2009/10/27 18:27:32.375 GMT+1
Kristona izen zan! Zorionak!!! Halan da be, hausnarketatxo bat:
Badira urte batzuk E.H mailan gaztetxeekin sortutako mugimendua ahuldu egin dala. Desalojoak etengabekoak izan dira eta hein handi batean honek gainditu egin gaitu, honela gaztetxe eta gazte asanblada batek izan behar dituen baloreen mamia ( autogestioa, okupazioa eta batez ere, bizi eredu askatzeileak praktikara eramateko espazioaren ideia) zeharo hustuz.
Momentu honetan, gure inguruan ez dago ezaugarri hauek batzea lortzen duen gaztetxerik. Errekalde ingurura edota Gernika aldera joan beharko ginateke gaztetxe "ideal" baten bila (ideala esatea zilegia bada, asko eztabaidatu genzake gaztetxe ideal baten inguruan, baina bueno). Beraz, animatu, urteurrenak sortu duen olatu hau aprobetxatu proiektu eraginkor bat martxan jartzeko, gazteon beharrak ikuspuntu alternatibo eta aske batetik asetuiko dituena, gazteon eguneroko bizitzan eragina duten arlo guztiak ikuspuntu ezkertiar batetik jorratuko dituena (sistemak eskeintzen digun pribatizazioari aurre eginez) eta inguruko herrietan erreferente kulturala izango dena.
KARABIE, LEMOAKO HARRIE!!! HERRIE!!!
Nork: tiraka ta tiraka.2009/10/27 18:39:02.429 GMT+1
Nork: ziriKATU.2009/10/27 18:50:20.750 GMT+1
ZORIONAK !!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Harriketarrak, oingo asteburukue, hamar urte honitan daramazuen bidearen ezaugarria izan da, eta a zelako bidea!
Asteburu ikaragarrie eta hunkigarrie izan da, bai zuontzat bai kanpokoentzat (imajinetan dot zuok bizi izandakoa kanpoko batek bizi izandakoaren doblea, triplea edo....HAMAR bider gehiago izan dala)
Barikuko afarie, gozo gozo, ondo antolatute anbiente ederra.... ekitaldie, bestiala, kanpokoak garenak be harriketarrak sentitu giñen momentu askotan, gaztetxean egindako kontzertuek primeran, zapatuko kontzertuek eta anbientea ezin hobea, beraz guzti honegaitik barriro eta beti ere
ZORIONAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Jarraitu Lemoa eta Arratie koloreztatzen
Nork: frakazuri bat.2009/10/27 19:03:09.682 GMT+1
Pregunteitorra gogoakaz ta ilusinoagaz prestau zan, baia parte hartzaileen jarrera nahiko eskasa izin zan. Eztait domeka izin zalako edo berez nahiko sensible gauzelako. Baia egie da, askotan bigarren ekintza lenengoagaz konparetan dogule ta iguala inoz eztala izingo. Batzutan hobeaua da ta beste batzutan txarraua. Hau gaztetxeagaz be askotan pasetan da, zenbet bider konparetan dogu - "lehen gaztetxean....... eta oin..........!" Argi dau asteburuko ekintza guztien balorazinoa positiboa ezin dala izin, baia ez konparau mesedez, hor talde baten lana, esfortsua eta ilusinoa dau, ez jokatu horregaz, eskerrikasko!
Nork: .2009/10/28 15:29:39.437 GMT+1
Kide bat
Lurpetar guztiek ez, baia parteide batek ("gizontxo") igual merezi zauen holango asteburu bet, 10 urte egunero gaztetxera etorten egon da gero afarire etorteko desentzirik be ez zauen eukin eta!!
Nork: ardi beltza.2009/10/29 11:27:52.995 GMT+1
Aupa¡¡¡
Asteburu itzel hau eta gero gauze2:
Bata beharren segidu behar dugule eta uste dot nahiko dinamika egokie segidu izin dogule hau antolatuteko, ba eredu hau ikusite ia lortuten dogun.
Bestalde aipatu gureko neunke ekitaldien botatako bideo baten aipatuten zana; gaztetxean ikusten dala gauzek iteagaz batera ondo pasetako gogo hori dekogule eta asteburu honetan hori ikusi de¡¡¡
eskerrik asko lagundu doskuzuen guztieri eta hemen segitako asmoa deku¡¡¡
Nork: animo1.2009/10/29 12:44:28.933 GMT+1
Nork: kepa!!!!.2009/10/30 00:20:18.451 GMT+1
Nork: Harriketarrak.2009/11/01 19:29:28.489 GMT+1
Nork: bertan egon zan bat.2009/11/02 11:33:43.931 GMT+1
Bueno, irakurten ibilinaz jenteak zer idatzi dauen. Eta batan bategaz bebai, unkitute gelditu naz.
Urte dezente pasau dire KARABIE ERRE ZAN EGUNETIK.
Egie esan, noberak be, ahistute eukin dau, ze garrantzitzue zan niretzako bai besteentzako KARABIE sortze horrek.
Behar asko egin genduan danon artean, lortu giñuna, gaur doguna, eskuratzeko,eta asteburu honetan hori aurrera doala eta joateko gogo asko dagoela igirri da.
Egie esan, nobera be, bueltauko zan, bea honeskero erretiroan nau.
Ez dot, ikusi nahi, kristalezko bazuek zelan apurtan direzan barriz, auskalo, egun horretan beintzen, 40 bat izango zirean eta. jajaja.
Bueno nire aldetik eskerrik asko, bihotz bihotzetik, lehenik, LEMOAKO HERRIEri, firmau zaurien gustieri, Iñaki Barrenetxeari, nahiz eta jenteak guztuko ez zeukan, benetan, bere aportazioa Udaletxearekiko, oso garrantzitzua izan zen eta da.
Gogoratzekoa da, Alkatea eta bera PRESOEN ARGAZKIAK ketzeko etorri ziren egunean, BERAK ALKATEARI zer esan eutzan. ( Egun horretan bi izan giñan eurekaz isketan geundela, nigaz egoana be, akordeuko da, zeguramente, itzela izan zan eta.)
Eskerrak bebai, nigez batera, ASANBLADA sortu giñun guztiei.
Nire eskerrik beroenak KEPA ETA SAIOAri, beraien aportazioagaitik eta nozki MIRENeri, eta Zorionak Ama izango zarelako. eta ALBARORI,ETA......bueno, ez noa zeigitan ze askenenan eskerrak danori.
Eta bihotzez, NIRE ESKERRIK ETA ANIMORI BEROENAK, gazte barri guzti honei, eurek diralako, gutxi batzuk sortu genuen altzorraren jabe barriak.
Benetan, barikuko afarien, negarrez asteko gogoa be, sartu jatan, badaki, batzuk, negar be, ein zeuriela, eta egie esan, ulertzekoa da, ze benetan jendeak ez daki, edo ahistute euki dau, zenbat kosteu jakun KARABIE lortzea, eta horrek zekartzan ondorio gustiak.
Benetan harro nago, dena oso ondo egon zan eta espero dot hurrengoan bebai bertan egotea.
ESKERRIK ASKO ETA ANIMO, EKIN GOGOR ETA EUTSI!
KARABIE, GURE ABIE!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
ARITZ ETXEBARRIA
http://aritzetxebarria.wordpress.com/
Nork: a L i M o T x O.2009/11/18 03:26:30.937 GMT+1
http://aritzetxebarria.wordpress.com/