Lanean, autobusean, sofan eserita. Berdin da non zauden: haiek ez dute inoiz atsedenik hartzen. Edozein ordutan deituko dizute. Zure bizitzan sartuko, zakarki. Misio bat dute.
- Egun on, Agirre anderea*. Ez-dakit-zein bankutik deitzen dizugu.
- A, bai? –nik, eszeptikoki, “banku” hitza entzunda.
- Berri on bat emateko. Hautatua izan zara gure bankuko mailegu bat eskuratzeko: 3.000 euro nahi duzun horretan gastatzeko.
- 3.000 euro? Ez zait interesatzen.
- Baina, Agirre anderea, ez diguzu ondo ulertu. Esan nahi dizudana da 3.000 eurotako mailegua tokatu zaizula, zuzenean, tramiterik gabe… berrogeita zortzi orduren buruan diru guztia zure kontu-korrontean izan dezakezu.
Bere irribarrea imajinatzen dut telefonoaren bestaldean, entusiasmoa kutsatu nahian.

- Ulertu dut, baina bihotzez diotsut ez zaidala interesatzen.
- Baina, baina, Agirre anderea, pentsatu beti dagoela zerbait. Ez didazu orain esango ez duzula zure ametsetako bidaia hori gauzatu nahi? Edota zure etxeko bainu-gela erreformatu? Edota ezkontza traje hori erosi, diru-estutasunik gabe? Ba guzti hori posible izan daiteke, berrogeita zortzi orduren bueltan.
Nire ametsetako bidaiaz ari da, nire bainu-gelan sartzen, nire ezkontza planeatzen! Hau gehiegizko kutsu pertsonala hartzen ari da.
- Baina, momentu bat -hain mintzatzen da sutsuki, pentsatzen dudan benetan ez dudala zerbait ulertu-, eskaintzen didazuen hori mailegu bat da.
- Bai –irribarrea oraindik.
- Hau da, zuek esaten didazuen momentuan itzuli behar dudan dirua.
- Bai –ahapeka.
- Zuek nahi dituzuen interesekin, jakina.
- Bai, tira… –bere ahotsa mehe-mehe, apenas entzun daiteke.
- Bale ba, orduan sar ezazue zuen mailegu hori ipurtzulotik.
Azken hori ez diot bota, mila esker eta agur besterik ez dut esan. Azken finean deitzen didan neska gaixoa komunera joateko baimena eskatu behar duen langile azpikontratu eta seiehun-eurista horietako bat izango da. Ez da bere errua.
*Señora Agirre da bertsio originalean, edo, hobe esanda, Señora Aguirre.

Erantzunak
Nork: Maite.2007/05/15 21:54:03.780 GMT+2
Nork: Maite.2007/05/15 21:54:45.696 GMT+2
Nork: Maite.2007/05/15 21:55:29.492 GMT+2
Nork: ibai.2007/05/15 23:40:04.382 GMT+2
http://www.3arrano.com/
Zure bizitzako tren garrantzitsuena utsi duzu pasatzen, azkarrago ibili behar zara...nik http://www.manosmundi.org -ekin lan egiteari utzi nion eta ez dakit zer izango den nire bizitzarekin!.
Nork: Eneko.2007/05/16 20:23:39.350 GMT+2
www.myspace.com/ekintana
ia eguerdiro,
- AzkarÁte anderea?
- Barka baina ez dugu telefonoz publizitaterik jaso nahi, milesker. Ezaba gaitzazu mesedez zuen datu-basetik.
- Barkatu, agur.
Zenbait esaldi ezberdin probatu ondoren hau da, dudarik gabe, ondoen funtzionatzen duena.
muxu bat
Nork: maria.2007/05/17 20:34:06.606 GMT+2