Ni joaten naizen igerilekuko aldagelak umez beterik daude. Neskatoak, baina baita mutikoak ere. Beren amekin. Normala. Laguntza behar edute oraindik dutxatu eta janzteko. Suposatzen dut gizonezkoen aldagela berdin egongo dela: mutikoz zein neskatoz lepo. Beren aitekin. Ez dakit ziur, ez naizelako inoiz gizonezkoen aldagelan sartu (zer uste zenuten ba), baina baietz pentsatu beharko dut.

Bat-batean, baina, kartel bat agertu da aldageletako atean: zazpi urtetik aurrerako mutilek gizonezkoen aldagela erabili beharko dute.
Ondo dago umeen autonomia sustatzea, eta zazpi urte adin egokia izan daiteke bakarrik dutxatzen, lehortzen eta janzten hasteko. Baina, aizue, nondik nora kartel horren beharra?
Bat-batean agertu denez (igerilekua orain urte erdi ireki zuten) pentsatu daiteke norbait kexatuko zela eta horregatik jarri dutela oharra. Andreren bat haserretuko zen zazpi urte eta erdiko ume batek gehiegi begiratu zizkiolako mitxelinak? Edo norbaitek iradoki zuen mutil koxkortuak horrelako ikuskeretatik babestea hobe izango zela? Zazpi urtetako muga horrek, gainera, arazo praktikoak dakartza. Norbait jarriko al da atean sartzen diren mutikoen adina kontrolatzera? Eta zer gertatuko da altu samar datorren sei urte eta erdiko mutiltxoarekin? Testu-liburuak atera beharko ditu eskolako lehenengo mailan dagoela ziurtatzeko? Eta txiki datorren zortzi urteko ume horrekin zer egin? Seguru bere tamaina txikiaz aprobetxatu eta zelulitis eta krema hidratatzailearen paradisuan sartzen lortzen duela, pikaro halakoa!

Horrelako neurriak hartzen direnean ez da inoiz argi geratzen norentzat egiten diren. Umeak babesteko? Kontrako sexuaren gorputzen aurrean beldurtu ez daitezen? Txiki-txikitatik genero banaketa eta bere teknologia argiro barneratu dezaten? Helduak erosoago sentiarazteko, aingerutxoen zakiltxo edo alutxo horiek urrun mantenduz? Edo umeei buruz ditugun gure ideia bitxiak beren horretan mantendu ahal izateko?

Erantzunak
Nork: ane.2008/04/04 21:25:43.082 GMT+2
www.blogak.com/zoti
Nork: Bixente.2008/04/05 02:46:49.851 GMT+2
Ni ere kiroldegi horretara noa eta gaur joateko asmoa daukat. Orain arte ez naiz fijatu, baina gaur kuriositate batetan fijatuko naiz (agian Heidi xamarra, baina inuzentzia da galduko dudan azken gauza): "Gizonezkoen aldagelan ohartxo bera egongo al da? Hau da, 7 urtetik gorako neskatxak emakumezkoen aldagelan aldatu behar direla esango al dute?
Hau ikusiko dudan egunean gizon-emakumeen arteko berditasunean aurrera pausoa eman dugunaren seinale izango da. Ea gaur zer ikusiko dudan...
Nork: Maddi.2008/04/09 17:25:28.143 GMT+2
Nork: katixa.2008/04/09 17:32:52.729 GMT+2
Nork: Maddi.2008/04/11 18:25:23.997 GMT+2
Nork: Luistxo.2008/04/14 14:50:14.638 GMT+2
http://sustatu.com
Epa Luistxo! Eskerrik asko blogaren aipamenagaitik. Leonore Skenazi andrazkoa izango ez balitz, ume handiak eduki ez bazituen eta munduko bazter honetakoa izango balitz Aita Barri Euskaldunen alkartearen kidea izatea proposatuko geuntsan. Lastima! Oso ideia osasungarriak ditu-eta...
Fijatu zarie 80 erantzundik gora jasotzen dituela mezu bakoitzean? Newyorktar hauek abusoi hutsak dira!
Nork: patxi lurra.2008/04/28 17:45:25.524 GMT+2
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra