Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2005/06/18 18:22:00 GMT+2

Aisialdia Martitzen

Larunbat arratsaldea Martitzen. Ekaineko egun eguzkitsu eta luzea. Aisialdi alternatiba anitz arratsalde honetan. Kapitalean gaude, azken finean.

Batetik Carlinhos Brown-ek inauteriak zer diren irakatsiko digu Castellanan behera, Telefonica-Movistar katezismoa eskuan.

Bestetik… ama eta aita eta espiritu santu baten aldeko agerraldi kristau-popularra eta aberrazio antinatural baten aurkako desfilea, dena batera, emango da nire etxe inguruko kaleetan.

Bidegurutze batean ikusten dut nire buruan. Zaila da erabakitzea, zer egin ekaineko arratsalde honetan Martitzen?


Nork: Katixa Agirre.2005/06/18 18:22:00 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ekitaldi bi >ez da
alternatiba anitz

Nork: G.J.2005/06/20 16:48:48 GMT+2

Ez, tamalez ez. Goñiko jauntxoa berriro ere?

Nork: Anonymous.2005/06/21 00:11:16 GMT+2

Goñiko jauntxoa nor zara?Erakutzi zure kredentzialak.

Nork: Anonymous.2005/06/27 11:47:24 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru