Nire neba txikiari ezin izan diot nire irakurzaletasuna kutsatu, eta pena ematen dit horrek. Aurrekoan Cuando Hitler Robó el Conejo Rosa utzi nion, nire haurtzaroko libururik maitatuenetako bat, eta mahai gainean utzi zuen, azalari begirada bat ere bota gabe. Berak nahiagi ditu Haro Tecglenen Diccionario Politico -a eta antzeko gauzak. Bitxia da ume hau.
Hala eta guzti ere, berak barizela kutsatu zidan moduan, nik nire beste gaixotasun hau ere kutsatu ahal izan diot: blogitis aguda .
Aspaldi inauguratu zuen Jon Beñatek Gasteiz Euskalduna bloga. Patxi Traperok utzitako komentarioak liluratuta utzi zuen. Orain itzuli da, gogo berriztatuekin, eta propaganda apur bat eskatu dit. Nola ezetz esan hamalau urteko nebari.
Aupa Jonbe! Segi horrela! (Baina kontuz faltekin)
2005/12/02 22:21:00 GMT+1
Arreba-harrotasuna
Nork: Katixa Agirre.2005/12/02 22:21:00 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Bere bitxitasunen artean, Patxiren komentario batekin liluratuta geratzea. Hamalau urterekin Haro teclenen diccionario politico irakurtzen duen batengandik, zer espero liteke? >
Benetan ari da liburu hori irakurtzen? Nik adin horrekin, Moby Dick eta antzekoak irakurtzen nituen. >
Zer izan nahi du haunditan? >
Bueno, onena, berorri galdetzea, bere blogean.
Nork: Patxi.2005/12/04 02:48:44 GMT+1
Alusinoagaitik: >
http://www.goiena.net/blogak/patxi/36 >
Araba Euskaldun!
Nork: patxi lurra.2005/12/07 10:02:59 GMT+1
Mutil hori, ez al da Ikusentzunezko baserri-global horietako etxe batean bizi izango? >Ustet etorkin-politiko-birtualaren bidean dabilela.
auskalo! Leninen mendekua!
Nork: GJauntxoa.2005/12/08 00:29:49 GMT+1