Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/31 12:30:18.643 GMT+2

Azkena

Bukatu dira oporrak, luzatu zaizkigu egunak, eta orain dela bi aste baino gehiago martxan jarritako lehiaketak hirugarren irabazle bat behar du. Azkar eta fin ibili dira blogeko irakurle-lehiakideak, eta horrek maila igotzera behartu nau.
Gaurko pasartea ez dago klasikoa kontsideratu daitekeen liburu batetik aterata, bai ordea, oso gustura irakurri nuen ipuin-liburu batetik. Zein, baina?


Ea nork asmatzen duen egilearen izena eta liburuaren izenburua...

"Soineko urdi elektrikoz jantzitako azafatek bizkor batu dituzte gosariaren hondarrak. Laster esango diete hegazkina lurreratzekotan dela eta gerrikoak lotzeko.

Erpurua ahoan duela, haurrak zilarrezko hegalaren muturra ikusi du bere aldeko leihatilan, eta ikuskizun horrekin batera etxean utzi duen jostailuzko ezpataz oroitu da. Posible balitz, esku artean izan nahiko luke, zeru urdinetako erresuman bizi ohi diren herensuge hegalariak uxatzearren."

Nork: Katixa.2008/03/31 12:30:18.643 GMT+2
Etiketak: lehiaketa liburuak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Gero eta zailago jartzen dituzu... Ez nago seguru, baina botatzearren: Patxi Iturregiren "Dioramak" izan daitekeela uste dut...

Nork: Iruri.2008/03/31 16:32:43.790 GMT+2
http://www.txindu.com

Ez da posible, ezin liteke...
Iruri, asmatu egin duzu!
Zorionak!
Ipuinak Heroi Faltsua du izena, eta Dioramak liburuan dago (Elkar, 2006).

Nork: katixa.2008/03/31 18:17:00.079 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.