Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/09/22 15:29:27.138 GMT+2

Back on top

Ondo egon dira oporrak, ondoegi, aukeran, martxa behar bezala hartzeko orain. Denbora gehiegi xahutzen dut Facebook madarikatuarekin. Labea hondatuta daukat, eta Fagorreko zerbitzu teknikoak ez du deitzen. Nire word programako euskara zuzentzailea txoratu egin da, eta espazio guztiak marra gorriz betetzen dizkit. Nire begiak ere ez dabiltza fin: miopiak gora egin dit (4,25 begi bakoitzean) eta orain gainera astigmatismoa ere aurkitu didate (dioptria bat eskuineko begian).

Hauexek dira neure penak. Ikusten duzuenez, ezin gehiegi kexatu.

Ongi etorri berriro ere txoko honetara.


Nork: Katixa.2008/09/22 15:29:27.138 GMT+2
Etiketak: penak itzulera oporrak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Oporrak ondo aprobetxatuko zenuela espero dut, buelta nahiko aldapan gora izaten ari zara eta. Baneukan zure berri izateko gogoa. Iraila ondo sartua izanda luze egin zait eta hemen zure idatziak ez irakurtzea eta. Animoak Katixa.

Nork: Aitor.2008/09/22 17:24:53.029 GMT+2
http://munduari.blogspot.com/

Lasai, Katixa, betaurreko berriak CEDROk ordainduko dizkizu eta!

Nork: gogola.2008/09/23 16:17:14.361 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.