Pasa den larunbatean hogeita sei urte bete nituen pertsona moduan, eta gaur, berriz, urtebete bilbotar moduan.
Arratsaldeko sei eta erdietan pizten dute nire saloia argitzen duen Bilbao Bizkaia Kutxa argi-letreroa. Idei asoziazio bitxi batek gogorarazi dit gaurko urteurrena. Guztiz bilbotartua egongo naiz dagoeneko? Areatzako zubia gurutzatzen dut ia egunero, Somerako txanpinoiekin disfrutatzen dut ostegun anitzetan, eta (hau arraroena da, dudarik gabe) Pagasarrira ere igo izan naiz noizik behin. Oraindik ez dut aldarririk egin Zorrotzako portuan, baina denborarekin auskalo zer egiteko kapaza izango naizen.
Beste garai batean idazten nuena kontuan hartuz, kezkatu beharko nuke, agian.

Pasa den urteko urtebetetzean lagunek tresna txoro ugari oparitu zizkidaten, etxez aldatzen nintzela aprobetxatuta: komunerako eskobilla bat, arropa zintzilikatzeko pintzak, erratz berde fosforito bat… orain erregulatu nahi dituzten txinatar denda gau-txori batean erositako tramankuluak guztiak ere.
Aurten ez didate ezer oparitu. Ezertxo ere ez.
Zorionak zuri abestu didate (nik ordaindutako) patxaran batzuk lagun. Aurten
ez zara etxez aldatzen, esan didate, ondo instalatuta zaude, ez duzu ezer
behar. Beren utzikeria zuritzeko baino ez dute esaten baina arrazoia dute.
Primeran nago hemen, Bilbao Bizkai Kutxa letreroak ematen didan argitara
idazten. Eta hau bukatutakoan hobeto egongo naiz, banoalako segituan Somerara,
zurito bat eta txanpinoi bat jatera.
Zubi ona guztiontzat.

Erantzunak
Nork: Ricardo.2007/10/31 18:22:31.385 GMT+1
http://www.blogari.net/filoblogia
zorionak... edo.
Kevin is Love
Nork: Kevin Heredia.2007/11/01 08:31:15.410 GMT+1
http:kevinheredia.mundua.com
Beharbada urte baten buruan bere garaian egiten zenuen galderari erantzuna aurkitzen hasiko zinen dagoeneko. Baina bilbofiliak jota bazaude, auskalo zer aterako zaizun, kar kar.
Eta erabat bilbotartzeko froga gehiagorik bururatzen zait ;-)
Nork: Iñaki.2007/11/01 09:15:53.936 GMT+1
http://imurua-botxotik.blogspot.com
Kasualitatez egun horretan, pasa den larunbatean, elkar ezagutu genuen Iñakik eta biok... Bilbon.
Dena da Bilbo.
Nork: iturri.2007/11/01 11:02:57.844 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/iturri
Baina tira, opari mundialak jasotzen dituzun aldi bakan hoietarako kontrapuntu zoragarria dira.
Zorionak berriz, Katixa!
Nork: Patxi.2007/11/02 10:41:03.124 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com
Nork: .2007/11/02 18:37:21.046 GMT+1
www.fotolog.com/enekovich
...eta urteak betetzeak ere emango dute...zorionak!
Nork: eneko.2007/11/02 18:45:58.469 GMT+1
Pagasarri, Somerako txanpiak, Mahatserriko Irakurlearen Tartea... Hasi zara dagoeneko galderari erantzuten. Gauza horiek deukoz Bilbok eta hamaika gehiago! Adibidez, ezagutzen dozun mutiko txiki eder hori...
Haren (lotan dago) eta neure partez, zoridxonak!
Nork: patxi lurra.2007/11/04 21:01:15.577 GMT+1
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra
Nork: Txema.2007/11/05 13:41:39.898 GMT+1