Baina Siziliako pasarte bat ekarri nahi dut hizpidera, momentuz. Sizilian zegoen PPP gaztetxo bati galdetzen matrimonio eta fidelitatearen inguruan. Horra mutilaren erantzuna:
- Nire emazteak egingo balu… (adarren keinua egin eta buru gainean kokatu zuen eskua) nik… (labana batekin lepoa moztearen keinua egin zuen).
Bere aldarrikapena bukatuta, inguruko morrosko guztiek gogo biziz txalotu zuten mutikoaren ateraldia.
Ez dut esango mutil horren asmo homizidak harritu ninduenik. Tamalez, ez dugu 6oko hamarkadako Sizialara joan behar horrelako ez bakarrik asmoak baizik eta mehatxuen gauzatzea ikusteko.
Momentu horretan atentzioa eman zidana adarren keinu hori izan zen. Nik usten nuen “adarrak jarri” esamoldea Espainiako gauza zela, baina argi geratzen ari zen Sizilian ere trebetasunez erabiltzen zutela.
Eskerrak alboan pertsona jakintsu bat nuela, eta berak kontatu zidala “adarrak jarri” mitologia grekotik datorren esamoldea izan daitekela.

Denboraz larri nagoela eta, beranduago kontatuko dizuet, kuriositate moduan-edo.
Bitartean, norbaitek ezagutzen du istorioa? Esan nahi dut "adarrak jarri" esamoldearen jatorri etimologikoa, ez "adarrak jartzearen" istorioa.

Erantzunak
Nork: indezent.2007/03/13 11:19:54.603 GMT+1
Nork: xme.2007/03/13 11:52:02.648 GMT+1
www.eibar.org/blogak/mendiguren
Nik bikingoen istorio bat irakurri nuen behin.Gizonezkoek gerrara-edo aldegiten zutenean, emakumeak senarreren zai gelditu behar zuen. "Derrigorrezko" epe bat zuten (ez dut gogoratzen, hiru urte-edo). Behin epe hori pasata emakumeek eskubidea omen zuten beste gizon batekin harremanetan hasteko eta orduan etxeko atean adarrak jartzen omen zituzten. Horrela, abandonatu zuen senarrrak, itzultzen bazen ere, jakingo zuen bere zai ez zegoela etxean bakarrik utzi zuena. Eztakit juxtu-juxtu horrela den, aspalditxo irakurri nuen-eta
Nork: Jaio.2007/03/13 14:01:02.173 GMT+1
Nork: indezent.2007/03/14 09:51:47.218 GMT+1
http://www.blogak.com/theindezents
Dirudienez, hasiera batean "adardun" infideltasuna onartzen zuen gizonari deitzen zitzaion: adarra hagina bezalakoa omen baita, irteten denean min egin bai, baina jateko ere balio du.
Sasoi hartan sua ez zen behar bezala pizten eta oso erabiliak ziren manoplak eta pantuflak.
Nork: markos zapiain.2007/03/14 09:58:09.753 GMT+1
Comici dela ustet
Ciao
Nork: G.J..2007/03/15 22:09:59.581 GMT+1
Nork: koldo.2007/03/15 22:34:00.585 GMT+1