
Hor kitto esan zuen nire lagunaren mutilak, ezin zuela proselitismo ariketa hura gehiago agoantatu, tontotzat tratatua sentitzen zela eta bazihoala.
Nire laguna bere kidearen amorrua apaltzen saiatu zen metroz egindako ihesaldian, baina besteak amorratuta jarraitzen zuen. Eta ez Obamaren aurkakoa delako, baizik eta musikarien eskutik musika espero duelako, eta ez propaganda. Bera ere musikaria izaki, bereziki sentsibilizatuta dago gaiarekin. Wonder-ek bere influentziaz baliatuta egindakoa arbuiatu besterik ezin zuen egin. Nola atrebitzen da honentzat edo bestearentzat botoa eskatzera?
Grazia handia egin zidan egoera osoak. Stevie Wonder-en jokaerak, publikoaren entusiasmo demokratak, mutilaren zaputzaldiak.
Gauza jakina da estatubatuarrentzat Estatu Batuek ez dutela mugarik: dena da USA. Meteorito bat datorrenean, beti USAn erortzen da. Noski, dena USA delako. Eta berdin estralurtarren inbasioarekin, USAn beti. Dena USA delako. Horregatik Steviek berdin hitz egingo du Obamaz Londresen zein Michiganen. Zein da aldea?
Baina nago europarrak ere ari garela hori sinesten, alegia, dena dela USA. Eta Europako bihotzean (dela Berlin edo Londres) egindako Obamaren aldeko aldarriek (edo Palinen aurkako txisteek) pisu erabakigarria izango dutela datozen hauteskundeetan.
Ea ez zaigun tonto aurpegia geratzen, lagunaren mutilari geratu zitzaionaren antzekoa.

Erantzunak
Intertestualitatiakin jolasian ai zeate Argian; ez dao gaixki. Zuen arteko elkarrizketa moduko bat da, azken finian. Ur Apalategi Bilboko udako ikastarotan eon zan Obabakoak eta Obaba filmai buruz hitzeiten. Internetetik bideua dao jeistia:
http://www.kultura-bizkaia.ehu.es/p038-13532/es/contenidos/informacion/08_curso_verano_programas/es_cine/cine_novela_vasca_cine.html
Mutilak kulpa izan zan. Nola demontre dakazu Stevie Wonderren kontzertua jutia? Ni, Enrique Iglesiasekin geatzen naiz.
Nork: Tarantino.2008/10/10 18:04:12.757 GMT+2
http://www.alkohola.bitacoras.com/