Nik opor luzeak hartu nituen, baina halako batean itzuli nintzen. Nire blog gogokoenekin, ordea, ez dakit zer gertatu den. Egin dezagun errepasoa, banan banan.
2005eko Abenduaren 9an egin zuen bere azken agerpena. Ordutik ez du idazten bere azken liburua promozionatzeko ere.
Jo ta fuego, noski. Orain, telebistari esker, bere etxeko zirrikitu guztiak ere erakusten dizkigu. Baina noiz eguneratu behar duzu sexu-jarioa atala?
Ekainaren 5ean esan zigun agur, zahartzen ari zela eta. Ez dakigu zinemaldiak berpiztuko ote duen bere grina.
Luistxok Euskaltzaindiako besaulki bigun horietako bat eskuratzeko ahaleginetan jarraitzen du. Trepa halakoa!
Era oso freudianona, fase publikoa bukatuta fase pribatura pasa zen Julen Gabiria martxoaren 28an. Gaur egun ze fasetan dagoen ez dago argi.
Gasteiz euskaldundu gabe utzi zuen blogintza etxeko txikitxoak. Orain bestelako helburuak ditu bizitzan.
Sorry, we're closed esan zigun. Ez dakit beste nom de blog baten pean aritzen den. Gustora egingo nuke berarekin topo.
Blog-kemenari dagokionez, Luistxo eta Patxitraperoren pareko.
Gauza bat da agurtzea, baina bloga eta bere eduki guztia borratzea? Hori ez da egiten, Olegario.
Agian ez zuen alokairua ordaintzeko dirurik, agian txalet batera mugitu da. Uratarriletik guztiz missing.
Hasiera batean kuriosoa egiten zitzaidan. Pertsonalki ezagutu ostea (post baterako ematen du anekdotak), ordea, astunegia zait nire "Significant others" zutabean egoteko.
Ezin da esan oso emankorra denik, blogari dagokionez behintzat. Luistxok etxe barruko konpetentzia deuseztatu nahi duenaren seinale?
Cada día me recuerdan que ni navegador está configurado en español. Baina zer nahi dute? Nekez dakit Navegador bat zer den.
Nire zerrendako azkena izaki, askotan bisita egitea ahazten dut. Baina sarean erortzen naizenean, gustora asko ibiltzen naiz.
Gauza bat argi dago, blog gehiago behar ditut eskubiko zutabe hori elikatzeko. Zuek deskubritu dituzue perla berriak azkenaldian?

Erantzunak
Nork: Gari.2006/10/02 15:36:01.934 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/teknosexua
Nork: xme.2006/10/02 17:31:31.152 GMT+2
www.eibar.org/blogak/mendiguren
Nere etxeko zirrikituak erakusteari buruz.... Balio beza nere aportazioak, "Hola" euskaldunaren gabezia nolabait arintzeko.
"Sexu-jario" eguneratu? Bai hoixe, ez da gogo falta. Lehenago ordea, barkamena eskatu beharko det, agintzen ditudan gauzak (hasierako mezu hori dutxatik-baineratik) hainbeste eta hainbeste luzatzeagatik.
Perla bat bai deskubritu det nik. Oporrak hartu ondorengo Katixa indarberritua, mezu bixi-bixiz betea.
Nork: Patxi.2006/10/03 00:55:44.137 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com
Nork: Luistxo.2006/10/03 15:20:47.751 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/
Volgako Batelariak
Eremulauak
Literatur Emailuak
Nork: patxi gaztelumendi.2006/10/04 00:09:10.542 GMT+2
http://www.gaztelumendi.org
Nork: janis.2006/10/08 12:21:05.440 GMT+2
http://blog.eitb.com/janis/
Nork: Jabi.2006/10/31 02:39:46.963 GMT+1
http://www.sarean.com
Galdetzea ere, Jabi!
Jakina onartzen ditudala, gustura onartu ere. Txokolatea, rona, urdaiazpikoa... hori zure eskuetan utziko dut.
muxu 1
k.
Nork: katixa.2006/10/31 02:42:25.803 GMT+1