Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/30 17:02:15.367 GMT+2

Ekobola

Etxean bueltan (zer egingo diogu ba) eta hurrengo ihesaldia ailegatu bitartean (datorren asteburuan) etxeko kontuez arduratu beharko. Horien artean garbiketa.

Aspaldi nabil intrigatuta ekobola delakoarekin. Nire etxe azpiko denda batean saltzen dute (40 euro inguru) eta antza denez labadoran sartu eta detergente eta leuntzailerik gabe garbitzeko gai da bola magikoa. Oxigeno aktiboan omen dago koska (zer ote?). Aste honetako Argian ere Ekobolaren inguruko albiste bat irakurri dut. Internet bidez erostekotan, merkeago ateratzen da: 30 euro. Dena den, nire inguruko inork ezagutzen ez duenez, zalantzak dauzkat.


Norbaitek ezagutzen du ekobola delakoa?

Benetan garbitzen du?

Benetan da ekologikoa?

Etxekoandre eskasa naiz, baina hobetzeko ahaleginak egiten ditut behintzat.

Nork: Katixa.2008/06/30 17:02:15.367 GMT+2
Etiketak: eko garbiketa ekobola | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

zikinkeria orokorra garbitzen du, izerdi lausoa kentzen du, baina mantxa nabarmenak ezin, mantxaren gainean ohiko detergentea bota behar edo bestela aparte garbitu

Nork: markos zapiain.2008/07/01 14:06:01.576 GMT+2

Baina zer ez du jakingo gure filosofoak!

Nork: Janis Joplin.2008/07/02 10:26:27.694 GMT+2

beti bota biher da detergente apurtxu bet ekoboliegaz batera, bestela... malo.

markoseri egin kasu, bera baino etxekoandre hobiaurik eztau eta! eta sukaldien ya, ni te cuento...!

Nork: markosen ikaslie.2008/07/06 14:03:47.965 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru