Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/09/30 19:49:20.646 GMT+2

Escritorio Público

Krisiak krisi, lanik ez zait falta kurtso honetan. Unibertsitateko klaseak, bukatzen ari naizen ipuin-liburua, Deia, Argia, Aizu eta hala eskatzen didaten (ia) medio guztientzat idazten ditudan kolaborazioak…

Gustura egiten ditut horiek guztiak, eta ez didazue horregatik kexatzen entzungo. Baina badago beste betebehar bat guztiz miserable egiten nauena batzuetan, eta oraindik ez dut blog honetan pena hori arindu. Eta bada garaia. Tesiaz ari naiz. Ez diot denbora askorik dedikatzen, baina beti dago hor, nire kontzientzian, pisutsu. Kurtso honetan tesia inskribatzea tokatzen zait 3. aldiz. Lehenengo aldiz inskribatu nuenetik ez da aurrerapen handirik egon.

Oporretan nengoela, Palenquen, Chiapasen, denda bitxi honekin egin nuen topo. Escritorio Público bat, eta bere zerbitzuen artean...


Orduan argazkia baino ez nion atera. Baina bueltatu nahiko nuke, eta presupuesto bat eskatu. Benetan.

Nork: Katixa.2008/09/30 19:49:20.646 GMT+2
Etiketak: palenque chiapas lana tesia | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Baina... badaukazu gairik?

Nork: Sergio.2008/10/01 22:33:49.130 GMT+2
http://www.sergiomonge.com

Badut gai bat, Sergio, falta zaidana gogoa da.

Nork: katixa.2008/10/02 12:35:11.843 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru