Estatistikan sinestea horoskopoan sinistea bezain idiota da. Hori dio nire ahizpak, Soziologian lizentziatzear dagoena. Ahizparengan fidatzen naiz, baina uste dut badagoela salbuespena: Wislawa Szymborska -ren poema hau, hain zuzen.
Estatistikari ekarpena
Ehun pertsonen artean
dena hobekien dakitenak:
berrogeita hamabi
pauso oro dudatsu direnak:
gainerako guztiak kasik,
laguntzeko prest daudenak
gauza asko luzatzen ez bada:
berrogeita bederatzi, askoz jota,
onak beti,
besterik egin ezin dutelako:
lau, akaso bost,
inbidiarik gabe miresteko kapazak:
hamazortzi
beti estu eta larri dabiltzanak
edozer edo edozeinen erruz:
hirurogeita hamazazpi
banaka kalterik egingo ez luketenak
baina taldeka basati hutsak direnak:
erdia baino gehiago duda barik,
ankerrak
zirkunstantziek eskatuta:
hobe ez jakin,
ezta gutxi gora-behera ere.
jakin eta gero jakintsu direnak:
jakin baino lehen jakintsu direnak
baino ez askoz gehiago,
bizitzan gauzak baino ez nahi dituztenak:
berrogei,
erratuta egon nahiko nuke baina,
makurtuak, minduak eta
iluntasunean linternarik gabekoak:
laurogeita hiru
lehentxeago edo geroxeago
errukidunak:
laurogeita hemeretzi,
hikorrak:
ehunetik ehun.
Aldaketarik jasaten ez duen kopurua, momentuz.
2005/05/03 22:26:00 GMT+2
Estatistikak
Nork: Katixa Agirre.2005/05/03 22:26:00 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Estatistika zaleak, web counter bat ipiniz sufritzeko pronto daudenak... >
>Nik ere maite ditut estatistikak. Maiatza zaleak adibidez, bi behintzat bagaude... .... ren artean.Estatistika zaleak, web counter bat ipiniz sufritzeko pronto daudenak... >
>Nik ere maite ditut estatistikak. Maiatza zaleak adibidez, bi behintzat bagaude... .... ren artean.
Nork: .2006/01/27 14:59:21.709 GMT+1