Txirrinak jo zuen.
- Nor da?
- Elekrizista.
Ireki egin nion, beste pisu batera zihoala pentsatuz (askotan nahasten da jendea). Baina ez, gure atean jo zuen elektrizistak handik minutu batera.
- Egun on, non duzue lanpara?
- Ze lanpara?
- Hondatuta dagoena.

Egia zen aspalditik argirik ematen ez zuen lanpara bat genuela. Zerbait egin nahi genuen harekin: ireki, konpontzerik ba ote zegoen ikusteko (hori Jk), zaborretara bota eta berri bat erosi (hori nik). Baina, egunak joan eta etorri, ez genuen ezer egiten.
Elektrizista atean utzita Jri galdetu nion:
- Zuk deitu diozu?
- Nik ez, eta zuk?
- Zuk zer uste duzu?
Elektrizistak, atetik, ez zuen etsi nahi.
- Aizue, orduka kobratzen dut, non duzue ditxosozko lanpara?
Sofa aldera eraman nuen, eta “hau da” esan nion mesfidati. Lanean jarri zen, J eta biok inguruan, zer gerta ere. Berehala aurkitu zuen arazoa. Torloju bat doitzerakoan kable bat gehiegi estutu zuen norbaitek (nik ez, hori argi dago) eta horregatik argi eza. Askatu egin zuen kablea.
- Egin dadila argia– esan zuen.
Eta argia egin zen. Gero hogei euro eskatu zizkigun eta after-shave usain izugarria utzi zuen egongelan.
Argia daukagu orain, sofa ondoan. Ondo dator irakurtzeko-eta. Apur bat kezkatuta ere bagaude.

Erantzunak
Nork: Iñaki Murua.2008/10/08 00:11:08.494 GMT+2
http://imurua-botxotik.blogspot.com/
Nork: katixa.2008/10/08 12:59:59.925 GMT+2
Ez al duzu ikusi Bostongo estranguladorearen pelikula?
Iturginarena egiten zuek hark, eta, noski, etxean beti dagoenez zer edo zer konpontzeko, beti irekitzen zioten atea inozoek.
Gero jarraituko dut zuei errieta egiten. Atea jo dute. Irekitzera noa. Agggh!!
Nork: eli.2008/10/08 21:34:08.263 GMT+2