Askatasuna esklabotza da.
Ezjakintasuna indarra da.
"ETAk martxoaren 24ko 00:00etan abiaturiko ekintza armatuen etenaldi iraunkorra indarrean dagoela adierazi nahi du" eta aldi berean "erantzuteko erabakitasun osoa daukala ere adierazi nahi du".
1984 bueltan da: urte berri on!


Erantzunak
Nork: indezent.2007/01/10 12:19:33.304 GMT+1
Hitzak hitz. Konpromezuak konpromezu.
Beldurra eragiteko moduko ekintza egin du ETAk. Bai. Eta asumitu egin du. Bere egin.
Martxoaren 24tik zer aldatu da Euskal Herrian?
Non dira hitzak, askatasuna, ezjakintasuna eta beste?
Ostiak beti alde berean ematea bezalakorik ez dago... noiz egingo dugu igeri marearen kontra? Gurearen alde?
Borroka armatua zilegi ez dela jende askok dio. Jende askok pentsatzen du. Baina borroka armatua zilegi egin du gobernuak, ETArekin akordioetan hasi denean. Eta bete ez badituzte, batzuek eta besteek... nori leporatu behar zaizkio?
Kezkak dira, kezkak ditut.... eta Orwelen liburuan ez dut topatzen erantzunik.
Nork: ptx.2007/01/10 18:06:15.186 GMT+1
http://www.larrabetzu.org/gaztelumendi
Patxi, nik ere kezkak ditut. Beste askoren artean, kezkatzen nau komunikatuaren kontradikzio izugarriak. Ez dut ezer ulertzen. Su-etena mantentzen duela dio, bonba eta hilketekin jarraitzeko asmoa duela adieraztearekin batera. Gero "asumitu" egingo du eta listo.
"Noiz egingo dugu igeri marearen kontra?" galdetzen duzu. Nik galdetzen dut: noiz egingo du ezker abertzaleak (edo ezker abertzalearen sektore horrek) ETAren kontra? Zergatik uste du ezker abertzalearen sektore horrek ETA beharrezkoa duela, babesa ematen diola, bere interesen alde egiten duela?
Zure iritzia apreziatzen dut.
Nork: katixa.2007/01/10 18:28:43.751 GMT+1
Oso ona, eta tristea, zure mezua, Katixa. Eskerrik asko.
Ez dakit Orwellek erantzun asko ematen dituen, baina bai planteatu zituela galdera asko bere obran zehar: beharrezko galderak. Hots, galdera deserosoak. Orwell erreferente handia da, literarioa eta etikoa.
Félix de Azúak, duela hilabete gutxi, iruzkin interesgarria egin zuen Orwelli buruz; hemen aurki dezakezue:
http://blogs.elboomeran.com/azua/2006/10/por_qu_le_quier.html
Nork: iban.2007/01/10 20:16:39.517 GMT+1
Nork: jonas.2007/01/11 00:05:34.713 GMT+1
http://jonas.blogsome.com
Noiz egingo du ezker abertzaleak (edo ezker abertzalearen sektore horrek) ETAren kontra? Zergatik uste du ezker abertzalearen sektore horrek ETA beharrezkoa duela, babesa ematen diola, bere interesen alde egiten duela?
The answer, my friend, is blowin' in the wind... Antizikloi madarikatu hau ezin dogu ganetik kendu eta, antza, askoren burmuinak berotuegi dagoz.
Orwellenean ez dakit, baina Zulaikaren "ETAren hautsa"n hainbat erantzun egon badagoz.
Urte bero on!
Nork: patxi lurra.2007/01/12 09:34:05.977 GMT+1
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra
gorago idazten duen katixaren komentarioarekin lotuta
Noiz egingo du ezker abertzaleak (edo ezker abertzalearen sektore horrek) ETAren kontra? Zergatik uste du ezker abertzalearen sektore horrek ETA beharrezkoa duela, babesa ematen diola, bere interesen alde egiten duela?
Nola? Ze sektore? Ezker abertzaleko ze sektorek ikusten du ETA beharrezko (ETA bera ez bada)? Nire ustez, zerbaiten parte dira (zuk esan bezala ezker abertzalekoak) baina hortik haratago ezin daiteke askoz gehiago esan. Zerbaiten kontra ez egoteak ez du esan nahi zerbait horrek babesa ematen dizunik edo zerbait horrek zure interesen alde egiten duenik. Nondik atera duzu hortaz sektore hipotetiko horren usteei buruzko informazioa? Extremadurako (Madril, Burgos, Valentzia...) blogari "popularra" bazina ulertuko nuke agian horrelako manipulazio saiakera txatxua baina Gasteizekoa omen zara. Aukera gutxiago ematen die hemen jendeak horrelako komentarioei.
Nola egingo diozu kontra anaiari, aitari, emazteari, lagunari, eta bere bizia sakrifikatzen duten euskaldun horiei guztiei? Ez da erraza askorentzat. Nor dira txapelokerrak, epaileak, madrilgo politikariak... jendea noren eta zeren kontra egon behar den behartzeko, atxilotzen, hiltzen, erreprimitzen, sakabanatzen, inposatzen, bortxatzen, torturatzen, manipulatzen, lapurtzen ... jarraitzen badute su etenarekin eta su etenik gabe? Eta nor zara zu? Ni Jaime. Urte askotarako.
Nork: Mayor Oreja, Jaime.2007/01/16 18:36:23.439 GMT+1
Nork: Lohitzu.2007/01/18 23:32:47.814 GMT+1
www.blogak.com/amets
"ETAk urte luzeotan eutsitako tentsioagatik ez balitz, urrunago eta aihenatuago geneukakeela gure nortasunaren auzia ere."
Teoria interesgarria. Idatzi ukronia bat, orain oso modan dago. Ziur forratuko zinela. Animo.
Nork: kakita.2007/01/22 18:54:31.996 GMT+1
Nork: aizu.2007/02/06 23:33:38.098 GMT+1