Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2005/06/28 16:11:00 GMT+2

Ez nago oporretan

Nire aurreko post-a dela eta mezu ugari jasotzen ari naiz: opor zoriontsuak opatzen dizkidate, Menorcan beltzaran jar nadin, Mediterraneoko ura goxo egotea espero dutela eta abarrak.

Baina ez nago oporretan. Ez nago Menorcan. Aurreko mezuko argazkiak pasa den urtekoak dira. Baina aurten ez, ez nago oporretan.

Aitzitik.

Gasteizen nago, urteko asterik lanpetuenetariko bat igarotzen. Eta mezu horiek, intentzio onarekin bidaliak, asko izorratzen naute.

Oporrak hartzen ditudanean, lasai, zuek izango zarete enteratzen lehenak.

Nork: Katixa Agirre.2005/06/28 16:11:00 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

  1. ..txerrikeritxoren bat egiten baduzu noizbait, esango duzu baita, ala?

Nork: palots peric.2005/06/29 08:21:05 GMT+2

Ezta pentsatu ere.

Nork: Katixa Agirre.2005/06/29 14:15:57 GMT+2

Henry Millerek zioen bezala: "zure poesia gaur siestako larru jotzearen ondoren irakurriko du nere Junek, bere begirada munduz harainditik arraz ekartzeko itzuli baliatuko zaio, gehiago nahiko ezpalu badaezpada ere".

Nork: palots peric.2005/06/30 01:02:50 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru