Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/20 13:16:18.846 GMT+1

Fitxen laguntza beharko dut?

Nabokovek argi zuen: jenio baten moduan idazten zuen, gizon baten moduan pentsatu eta ume baten moduan mintzatu.

Nik ez dut jenio baten moduan idazten, are gutxiago gizon baten moduan pentsatzen, baina hitz egiterakoan (eta liburuaren harira irratian egin behar izan ditudan elkarrizketez ari naiz) ume bat baino baldarrago aritu naiz.

Esperientzia falta izango da, urduritasuna, nik idatzitako zerbaiten gainean hitz egiterakoan sentitzen dudan lotsa. Denborarekin sendatzen omen da.

Ala ez. Begira bestela nola egiten zuen Nabokovek. Conditio sine qua non omen zen, elkarrizketa egin nahi bazioten, galderak aurretik pasatzea. Gero berak erantzun mamitsuak erredaktatuko zituen eta kamara/mikrofonoaren aurrean irakurri, lotsarik gabe. 1975ko elkarrizketa ospetsu honetan (bere bizitzako hamaikagarrena), oraindik bere txuletak agerian uzten ditu. 
Hori al da irtenbidea?


Nork: Katixa.2007/03/20 13:16:18.846 GMT+1
Etiketak: idatzi pentsatu nabokov hitz_egin elkarrizketa | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Elkarrizketa batean, denak eragina dauka. Elkarrizketatzailea(k), medioa, giroa, anbientazioa...
Euskadi Irratiko elkarrizketa entzun nuen nik ere... eta askotan ni neu, urduri eta guzti jartzen naiz elkarrizketzaileak...gehiegi, azkar, arinegi galdetzen duenean.

Beti kexatu izan gara, liburuei buruz irakurri barik elkarrizketak egin ohi direlako... baina norberak liburua irakurri ez, eta kazetariek ondo irakurrita dutenean... buffa! Orduan ere, neurria jartzea da kontua. Gure kontraesanak.

Lasai Katixa, irratia.com emankizunean izango duzu lasai, eta txuletarekin gura baduzu... berba egiteko aukera. Gura baduzu, eskatu zure blogeko irakurleei galderak botatzeko... eta horrek galderak egingo ditugu gure elkarrizketan.

Nork: ptx.2007/03/20 16:57:07.760 GMT+1
http://www.irratia.com

Ba, niri oso ondo egon zinela iruditu zitzaidan. Elkarrizketa polita eta gustura entzutekoa. Aurrera!

 

Nork: Superbai.2007/03/20 19:53:32.657 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/superbai

Neri ere, ze ondo egokitzen zaidan Nabokoven esaldi hori!

Hiruko horretan nik, jenio izaera sobran.

Baina zuk ez e? Ez neretzako behintzat, eta zure liburua osorik irakurri ondoren gutxiago. Jenio bat zera bai.

Nork: Patxi.2007/03/21 01:45:15.954 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru