Gaizki hasi da abendua. Mikel Laboaren agurrarekin. Bitxia da pertsonalki ezagutzen ez duzun norbaiten heriotzagatik pena sentitzea, baina hala izan da. Eta badakit ez naizela bakarra izan.
Harrotasunez betetzen gaituzten sinboloak desagertzen diren bitartean, bada munstro bat desagertzen ez dena. Gaur, Azpeitian berragertu da. Beste heriotza-zigor bat, pertsona babesgabe bati ezarria. Beste kausa kakaztu bat.
Dekadentziaren irudia.
Discover Mikel Laboa!

Erantzunak
benetan miresgarria idatzi duzun artikulua.
Azpeitiarak garenak benetan unkituta gaurko atentatuarekin. Ez dugu ulertzen.
Horrelako artikuluak laguntzen dute kak guzti hau irensten eta benetan AHTren aurka dauden guztiak ez dutela Etak dituen irizpide berdinak.
Gaurko egun ilunean, eta datozenak, apur bat argiagoak dira zure artikuluari esker.
Milesker azpeitiar eta Inaxioren famili eta lagunen partetik.
A_Morillo
Nork: A_Morillo.2008/12/04 01:00:10.975 GMT+1
www.blogak.com/argi
Beste kausa kakaztu bat. Bai, beste bat, horixe egiten dau-eta munstroak, kausa zilegiak kakaztu eta proiektu politikoak hondoratu. Izan be, Inazio Uria eta haren familia eta lagunak kolpatu ditu lehenik eta behin desagertzen ez dan piztiak. Baina gero, bigarren maila batean, Abiadura Handiko Trenaren aurkako mugimendua eta Ezker Abertzale ilegalizatua kolpatu ditu halaber piztiak, bete-betean.
Nork: patxi lurra.2008/12/04 17:48:54.350 GMT+1
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra