Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2005/10/27 19:14:00 GMT+2

Gaur

Egunero zahartzen gara , baina urtebetze egunean bakarrik ematen digu mundu guztiak horren berri. Batzuek zorionak esaten didate, besteek ezin dute sinistu jaiotzen ikusi nindutenetik hona hainbeste denbora igaro denik, gaiztoenek sinistu ezin dutena oraindik gida-bainemik ez dudala da.

Zaila zait jada 24 urte dudala imajinatzea, nerabezaro eta heldutasunaren arteko tarte lauso hori aspaldi atzean gelditu zela. Ispiluan nire buruari begira nago eta 12 urteko neskatxa bat ikusten jarraitzen dut.

Nire urteak digeritzen, 24 lau bonboien laguntzarekin.










Nork: Katixa Agirre.2005/10/27 19:14:00 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (9) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

ZORIONAK!!!! Dena den, bazeneuzkan klasera ere bonboi batzuk ekartzea...

Nork: Anonymous.2005/10/27 19:46:51 GMT+2

Ispiluan 12 urteko neskatxa bat ikusten badezu, 12 urteko neskatxa bat dagoelako da. >
24 bonboi jaten? 2 kilorekin jaio zinen eta! 5 kilorekin jaio bazina, te a la menta ariko zinen hartzen. >
Bonboiak likorezkoak seguru, kosk egin eta ahoan urtzen diren hoietakoak, gloria hutsa direnak... >
Urriaren 27an urteak betetzen dituzten neska zoragarri batzuen antzera.

Nork: Patxi.2005/10/27 19:49:21 GMT+2

Gutxitan idazten dizut, beti irakurri. >
Txorixo Onak Katrina!

Nork: Olegario Makarrovski.2005/10/27 22:14:06 GMT+2

Zorionak, Katixa. >
Igandean "Diario de Noticias de Alava" erosi nuen, besteak beste. Eta hantxe agertu zinen zu, azken orrialdean. >
Agur guapa. Ondo pasa eguna.

Nork: iturri.2005/10/27 23:52:36 GMT+2

Zorionak "presiosa.24urte besterik ez eta E H U irakaslea eta gainera idazle ona.Ezin dut sinistu.

Nork: Anonymous.2005/10/28 14:30:58 GMT+2

Mila esker guztioi. >Cava zuku/ardo/sagardo kopa handi bana zuontzat!

Nork: Katixa Agirre.2005/10/28 17:51:20 GMT+2

Zorionak Katixa !! Zure kontu kutxi kaleko edozein taberna-zulon garagardo-ilara !!

Nork: itsas_begiak.2005/10/31 11:59:59 GMT+1

Zorionak andereno!!!!!!!!!!!!!!!!!

Nork: Anonymous.2005/11/02 12:36:22 GMT+1

Eup, maja! >
Nik ere zure urteak ditut, baina zenbakiak alderantziz jarrita. >¡ZorionakkanoiroZ!Eup, maja! >
Nik ere zure urteak ditut, baina zenbakiak alderantziz jarrita. >¡ZorionakkanoiroZ!

Nork: .2006/01/27 14:59:26.183 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru