Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/24 17:47:12.757 GMT+1

Ipar hemisferioa nire esku

Ebasio grinak (negu petrala, albiste txarrak et ceterae...) orri honetan saltseatzera narama. Mapamundi bat eskaintzen dizute,  munduko zein partetan egon edo bizi izan zaren adieraz dezazun. Ariketari ekin diot (kanpoan kazkabarra, aizue) eta hemen duzue emaitza. Bitxikeria bat: herrialdeak aipatu behar dira, ez hiriak, horregatik agertzen zaizkit niri AEB guztiak koloreztatuta (Alaska barne) edo Errusia osoa, Vladivostokeraino, gorriz pintatuta. Hiri bakarrean egon naiz AEBtan (NYCn) eta bakarrean ere Errusia osoan (Moskun), eta, hala ere, mapa honi esker, ipar hemisferioa nire egin dudan ilusioa pizten zait. Ez da gutxi gero, gaurko egunerako.

Nork: Katixa.2007/01/24 17:47:12.757 GMT+1
Etiketak: bidaiak mapa mundua | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

aupa

Nik behin antzerako sentsazioa eduki nuen. Hori bai, eskala txikiagoan. Behin Photoshop-ekin Europan ikusi ditudan herrialdeak kolore batez margotu nituen, batzutan bertako hiri bakar baten egon izan arren. Feeling napoleonikoa, europa nirea zen!

Nork: aitorr.2007/02/01 11:54:56.077 GMT+1
http://aitorr.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.