Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/10/24 22:51:38.864 GMT+2

Ipuinak idazteko tailerra Gasteizen

Gauekoak programa Gasteizko udalaren ekimena da, gazteei gaueko aisialdi alternatibak eskaintzeko asmoa duena, dena Kutxi eta Katxi izan ez dadin.

Aurten euskarari presentzia handiagoa eman nahi omen diote eta horretarako Geu elkartearen laguntza ere badute.

Udazkeneko denboraldi honen berritasunen artean, bat: ipuinak idazteko tailerra. Azaroko ostiral guztietan (3, 10, 17 eta 24ean) gaueko hamarretatik gauerdira arte, Aldabe Gizarte etxean.

Tailer honetako gidari apala: ni neu. Irakurri, idatzi eta idatzitakoa komentatuko dugu, gauerdiko bizio ohikoak.

Azaroaren 2an itxiko da matrikulazio epea, eta hementxe egin daiteke.

Informazioa gehiago hurrengo telefonoan: 945 20 40 09.

Nahi duenak, beraz, badaki.

Nork: Katixa.2006/10/24 22:51:38.864 GMT+2
Etiketak: ipuin gasteiz gauekoak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Egia da, beraz, berriz ere idazten duzula! Gainera, zer topatuko, eta ipuin ikastaro bateko maistra zarela (bizkarrean zure presentzia pausatu eta, nire ileak zurea ia ukitzen duela, paper zurian istorio bat idatzi dizut niri...).

Pena Gasteizen dela. Noiz zatoz Donostiara?

Nork: balaklaba.2006/10/25 10:30:12.671 GMT+2
http://gbklub.blogspot.com

Eta zergatik ez duzu hemen jartzen erabiliko duzun materiala? Landuko dituzuen ipuinak, aztertuko dituzuen gaiak... Nik uste dut interesgarria izango litzatekeela Gasteizera joateko aukerarik ez dugunontzat.

Nork: bego.2006/10/26 23:30:57.742 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru