Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/08 19:57:28.693 GMT+1

Konpainia ona ez zaigu falta

Hasieran urduri nengoen, ez dut ukatuko. Baina gero, nola urduri egon bertaratutako blogari eta lagunen artean?

Blogetik liburura, orain akaso berriz blogera? Saiatuko gara.

Mila esker lagundu nauzuenei, baita animoak e-mail bidez bidali dizkidazuenei.

Horra argazki batzuk, martxoaren 8koak:

Xabier eta Julen artean, ondo babestuta. Jabi Zabalaren argazkia.

Kartela dagoeneko e-bayn atera da enkantean. Argazkia Jabi Zabalarena da.

 

Miren Agur Meaberi grazia handirik ez dio egin argazki honetan ateratzeak. Mendiguren, Patxi Lurra, Julen Gabiria eta Jabi Zabala erosoago daudela dirudi.

Nork: Katixa.2007/03/08 19:57:28.693 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (8) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Baya, baya, zorionak bene-benetan!! Komentatuko dizut irakurritakoan. Portzierto, oso guapa zaude e???

Nork: lilith.2007/03/08 22:49:33.456 GMT+1

:O!

ZORIONAK!

Nork: eneko.2007/03/08 23:24:34.839 GMT+1
http://www.flickr.com/ekintana

Urtebete literaturarik erosi barik; hau erosi behar dot, ba!

azalak, behintzat, erakarri nau.
Kontauko detsut barrukuak zer diñuan.

Zorionak, benetan!

Nork: asier.2007/03/09 00:37:13.865 GMT+1
www.eibar.org/blogak/sarasua

Kartela ez dago eBayn. Baina egongo balitz, salduko zenuke. Zorionak.

Nork: Luistxo.2007/03/09 08:58:30.073 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/

mikrotxipa jarri zidaten behin megadendako laupabost agente ezkutuk, eta ordutik, elkar liburudenda batera sartzen naizen bakoitzean, sarrerako alarmak txerriak san martiñetan bezala jartzen ditut: piu-piu.piu.... Batez ere horregatik ez nintzen aurkezpenera joan, sirena hots gogaikarri horiekin ez ginatekeelako (gin?) horren irribarretsu aterako argazkietan.  

Zorionak liburuagatik!

Liburuko pasarteren baten bila ibili naiz sarean baina ez dut ezer topatu. Helkarreko webdendan liburuaren deskribapena bakarrik dago, pasarterik ez (portzierto, deskribapenak perfumearena dirudi! Coco Agirre sinatu beharko zenuke agian...). alua.mundua.com sukaldari baten bloga da eta argitaratzen dituen liburu guztiak jartzen ditu eskuragarri. Berdin egingo al duzu? Ezezkoan, tantaren bat behintzat usaintzen utziko diguzu liburu ez erosle patologikooi?

Nork: balaklaba.2007/03/09 13:38:02.621 GMT+1
http://gbklub.blogsot.com

Banengoen, ba, ni, Alpertuta dabil Katixa hau be! baina zu bitartean jo eta su liburugintzan. Erosi behar dut, ba! Bejondeinala!

Nork: jonas.2007/03/11 22:15:49.816 GMT+1
http://jonas.blogsome.com

Nik gaur bertan erosi dut. Oraindik dendako apaletan ipini barik zegoen. Barka, ba al duzue Katixa Agirreren liburua, eta baietz, bazutela. Irakurtzeko irrikitan nago, ala ere, ustez baino potoloagoa da, eta dagoeneko galduta dut euskeraz irakurtzeko ohitura. Bada berreskuratzeko denbora. Muxu haundi bat eta zorionak

Nork: maria.2007/03/14 13:23:02.621 GMT+1

Lehenik eta behin, ustekabe atsegina izan zan liburua oparitu izana aurkezpenaren egunean. Lelengo aldia zan holako batera jun nintzala eta harritu ninduan detaileak (antza danez, ohikoa da).

Jarraitzeko, liburuaren azala. Erreparatzen badeutsezue liburudendetako leihoetan dagozan liburuei, gaztelerazkoak normalean erakargarriagoak edo ikusgarriagoak dira honetxegaitik, azalagaitik alegia. Antton Olariagak oso gauza ederrak egiten ditu, baina liburuaren azalena ez da bere aportazinorik hoberena izan... "Sua falta zaigu"ren azala, aldiz, erakargarri eta ikusgarri horietako da. Neure ustez liburua ondo salduko da, tartean, azal ederrari esker.

Amaitzeko, liburuaren mamia: Arrazoirik onena liburua erosteko. (Neska eta mutilen arteko) harremanak oso modu onean tratatzen ditu, aldi berean barre eraginez eta pentsarazten alegia.

Istoriorik gustukoena "Hirugarrenik Asier" izan dot, guztien artean. Bikaina. Ezkontzen aurkako mezuagaz bat ez natorren arrren.Liburuaren izenburuko "Sua falta zaigu" be asko gustau egin jat. Egia esan jakinminez gelditu nintzan txatarra artean bizi zan gizona gehiago azaltzekoa. "Arazo bat berez" (50 ways to leave your lover), on-ona.

Ederra liburua.

Nork: patxi lurra.2007/04/01 17:56:38.385 GMT+2
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru