Merkealdia aprobetxatuta, kuleroak erostera
atera naiz.
Orain arte ez nau hainbeste harritu eskaintzaren ugaritasunak: hamaika kolore, sexy edo sport estilokoa, kotoi edo enkajezkoak, culotte edo tanga, gerri altu edo baxua… ni bezalako kulero-erosle esperimentatua ere zorabiatzeko modukoa.
Gauza bik eman didate atentzioa bereziki: emakumeentzat pentsatutako kulero infantilen zabalkundea (marrazkitxoak eta lakio txepelak) eta letraz estanpaturik datozen kuleroak. Lehenengo kasuaren inguruan dezente teorizatu daitekeen arren, momentuz alde batera utziko dut. Hel diezaiogun, beraz, bigarren aferari. Lehenik eta behin, kasu! Kuleroak erosteko erdal hizkuntzak ezagutu behar dira. Ingelesa bereziki, baina baita frantsesa ere, zerbait chic-aren bila bagabiltza.

Batzuk sinpleak dira, asteko egunak baino ez daramate estanpatuta: Friday, Saturday… egunaren arabera janzteko. Beste batzuek username eta password bat eskatzen dizute. Gauza konplikatuz doa baina hori da hori sexu segurua!
New Boyfriend, dio kulero berbadun horietako beste batek. Noski baietz: bizitza berria, kulero berriak.
Weapon of Mass Seduction: hori konplexurik gabeko ahoberoentzat.
Pertsona aseezinekin oheratzen direnentzat: All You Can Eat, buffet libreetan bezalaxe.
Frantseseko leloak, aldiz, erredundanteak egin zaizkit: Voulez-vous coucher avec moi? galdetzen du batek. Aime-moi! erregutzen du beste batek. Baina, puntu horretaraino ailegatuta, gauza batzuk ez dira ez galdetu ezta eskatu ere egin behar, nik uste.
Eta horrek beste hausnarketa batera narama: zergatik hitz estanpatu hauek kuleroetan? Komunikazio grina? Biluzte prozesua kitzikatu nahia? Ala kulero erosle potentziala hainbeste txorakeriarekin gogaitzeko gogoa? Ni azken honekin geratzen naiz.

Erantzunak
Beste hauek bai badakitela.
http://www.knickerpicker.com/dressing-room.asp
Me los llevo todos, señora.
Nork: ambrosio.2008/01/15 15:41:39.317 GMT+1
Nork: Eneko .2008/01/19 00:52:38.445 GMT+1
Beharbada hurrengo sarrera batean bularretakoen gaiari heldu beharko diozu ;-)
Nork: etxekalte.2008/01/19 16:06:14.048 GMT+1
http://www.blogari.net/etxekalte