Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/05 17:45:40.302 GMT+1

Lanak libre egiten gaitu (baita zera ere)

Alferkeriarako joera naturala daukat, betidanik, eta joera horrek errunduntasun sentimenduak piztu ohi dizkit. Gehiago ikasiko banu, gogorrago egingo banu lan, denbora gutxiago xahutuko banu interneten edo telebista aurrean, goizetan hain ohe-zalea ez banintz… eta autobusean, zergatik geratzen naiz leihotik begira, lana aurreratu beharrean? Zergatik uzten dut beti biharko gaur egin nezakeena?
Horrelako sentipenek aztoratzen nautenean, ordea, ondo dakit zer egin. Argazki honi begira geratzen naiz.

Dachaun atera nuen, Munich inguruetan dagoen kontzentrazio-esparruan, gaur museo bihurtuta. Arbeit Macht Frei. Lanak libre egiten gaitu. Borreroen hitz zinikoak. Eta hitz hauen jatorria kontuan hartuta, kontrakoa pentsatzea nahiago dut.
Banoa alferrarena egitera, beraz, kontzientzia txarrik gabe, libre.

Nork: Katixa Agirre.2006/12/05 17:45:40.302 GMT+1
Etiketak: alferkeria dachau munich | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nire kuadrilako batek dioen bezala:
Trabajar es malo, sino, no te pagarían.

Eta egia da aizu! Lan egitea zerbait "ona" balitz, guk ordaindu beharko genuke lan egiteagatik. Egon ziur horretaz!

Nork: borthuzai.2006/12/05 19:23:00.030 GMT+1
http://www.blogak.com/denetik

Alderantzizkoa bai egia galanta:

Freiheit macht arbeit.... ez da seguru alemaniarrez zuzena izango, baina hau esan nahi dut: "Lanak frango, askatasunak ematen dizkigunak". Ta halere... nor da guztiz aske?

 

Nork: axi olano.2006/12/06 14:19:32.045 GMT+1
www.blogak.com/zabormila

lanak ez gaitu libre egiten baña ez lanik egiteak ere ez.

Nork: i eme.2006/12/11 15:59:39.441 GMT+1
http://ieme.wordpress.com

Freiheit macht arbeit= askatasunak lana egiten du

Nire bariazio pertsonala: Abreit macht müde =Lanak nekatu egiten du

Nork: Hemendik paseoan zebilena.2007/01/02 21:22:55.353 GMT+1

ejem, hankasartzea, Arbeit macht müde behar luke

Nork: Hemendik paseoan zebilena.2007/01/02 21:24:39.722 GMT+1

OPUS DEI-aren ikuspuntutik lana santifikatua eta santifikatzailea da ere.

Nork: aitorr.2007/02/08 19:37:03.345 GMT+1
http://aitorr.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru