Aurreratu zaizkit baina oraingoan ni ere berria ematera natorkizue.
Uztailean Donostian izango naiz Xabier Mendigurenekin batera Lolita mitoaren inguruko ikastaro bat ematen, Hik Hasi-k antolaturiko topaketen barruan.
Ikastaroak nire tesi-lana (oraindik enbrioi-egoeran dagoena) du oinarritzat eta Mendiguren jaunak aberastu egingo du lolitismo euskal kasu bat birpasatzen, Jon Miranderen Haur Besoetakoa eleberria, hain zuzen.

Lolita mitoaren sorrera aztertuko dugu, Nabokov-en nobela oinarritzat hartuz eta bere bi zine-adaptazioak ikusiz (Lolita, 1962 eta Lolita, 1997). Mito honen indarraz eta erakargarritasunaz mintzatuko gara, beti ere ikuspegi kritikoa eta iritzi-trukaketa sustatuz.
Gonbidatuta zaudete, eta plazer handia izango da zuekin zinea, literatura eta kritika konpartitzea udako egun horietan, non eta Donostian.
Literaturatik zinemara: Lolita mitoaren bilakaera patriarkala
|
ORDUTEGIA: |
09:00-14:00 |
|
LEKUA: |
Donostia |
|
MATRIKULA EPEA: |
2006-05-26 |
|
PREZIOAK: |
100 euro |
|
|
harpidedunak / langabetuak: 50 euro |
|
|
langabetu diren harpidedunak: 30 euro |
Xehetasun gehiago, hemen. edota nire postaren bidez.
Matrikulatzeko, hemen., maiatzaren 26ra arte.

Erantzunak
Ez dakit "Lila dit ça" http://www.labutaca.net/films/29/liladice.htm pelikula frantziarra eta lolitikoa ikusi dozun, Katixa.
Zoragarria!
Nork: patxi lurra.2006/05/09 10:08:37.945 GMT+2
www.goiena.net/blogak/patxi
Nork: katixa.2006/05/10 18:15:06.726 GMT+2
Oso interesgarria izango da dudarik gabe baina ez dut uste joango naizenik. Publizitatea irakurri eta gero, nire gaitasun intelektual eta ekonomiko eskasarentzako konplikatuegia izango denaren sentsazioa daukat eta gainera ez dut liburua irakurri. Hala ere, zer egingo duzu ikastaroaren ondoren, Lolita? Plazer handia izango da zurekin arean marrazkiak egitea udako gau batean, non eta Donostian...
Nork: balaklaba.2006/05/16 16:36:42.157 GMT+2
http://gbklub.blogspot.com
Nork: katixa.2006/05/16 16:49:47.044 GMT+2