Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/09/21 19:26:46.745 GMT+2

Maizterraren castinga

Zenbat urte dituzu?

Non egiten duzu lan?

Zenbat kobratzen duzu?

Erakutsiko didazu zure kontratua?

Erakutsiko didazu nomina?

Bankuko abala?

Bikote-kiderik bai?

Zenbat denbora daramazue batera?

Zenbat irabazten du besteak?

Lehen ere bizi izan zarete elkarrekin?

Gaixotasun edo perbertsio sexual aipagarririk?

Diogenes sindromerik?

Umeak izateko asmorik?

Txakurrak, katuak, kakatuak, iguanak?

Erretzen duzue?

Intsentsua piztea gustuko duzue?

Edaten duzue?

Ura bakarrik?

Jan eta berehala harrikoa egiteko ohitura duzue?

Etxean sartu eta oinetakoak kentzen dituzue?

Lagunekin afariak eta familiarekin bazkariak egiteko asmorik?

Kontraturik ez dugu egingo eta ezingo duzu hau deklaratu, ados zaude?

Ondo da, datorren astean deituko dizut, eskerrik asko etortzeagatik.

Astebete pasa da. Oraindik ez didate deitu. Suposatzen dut galderaren batean edo bestean hanka sartuko nuela (zer izango zen? animaliak gustatzen ez zitzaizkidala? beti oinetakoak kentzen nituela esaterakoan ez nintzela oso sinesgarria izan?). Hurrengo casting-ean hobeto egiten saiatuko naiz. Momentuz, pisurik gabe jarraitzen dut, baina ez dut esperantza galdu.

Nork: Katixa Agirre.2006/09/21 19:26:46.745 GMT+2
Etiketak: casting pisu etxe maizter alokairu | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bueltan etorri, eta txispaz beteta gainera. Ez galdu esperantza ez. Madrazok argi egin diezazula!

Nork: Patxi.2006/09/22 01:22:48.783 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com

http://ucujma10.com ucujma11 ucujma12 [URL='http://ucujma13.com' ]ucujma13[/URL] ucujma14 [URL=http://ucujma15.com ]ucujma15[/URL]

Nork: nameucujma.2006/10/29 12:24:16.725 GMT+1
http://ucujma91.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru