Lagunok, ez izan ezkorrak, iraultza oraindik posible da…
Posible, atzetik publizitate agentzia on bat baldin badago, jakina: aurrekontu zehaztua, marketing estrategia, target definitua, kreatibitate plana, media plangintza egokia. Esan dezagun argi: iraultza garaikideak eman behar dituen pausoak briefing batean datoz zehaztuta.
Enkaputxatuta eraikin publiko batean sartzea, demokraziaren tenpluak profanatzea, hedabide guztiak asaldatzea, presidente bati adarra jotzea, bideo arrakastatsu bat plazaratzea, sarearen erabilerarik eraginkorrena sustatzea, errebindikazio batentzako era original eta deigarri batez bat-bateko oihartzuna lortzea, guzti hori, sinets iezadazue, posible da, publizitate agentzia on bat baldin badago atzean, eta birus berri bezain kutsakor baten manipulazioan asmatzen badute.
Dena ez dago galduta, hortaz. Aurrera bolie.


Erantzunak
Animo! Segi lepoak moztutzen! Kar kar kar!
Nork: Pernan.2006/10/03 22:34:10.521 GMT+2
http://www.blogak.com/pernan
Negargarria da Kongresuak ahobatez "legezko ekintzak" abian jarri eta bertako funtzionario "konplize"ari zigor espedientea zabaltzea.
Hori erretratu esanguratsua, ustekabean kanpaina honekin azaleratu dutena:
Poetak zioen gisara, "España, negra sentina llena de sombras que nunca salen en TV, con miles de calles dedicadas a Franco y al Rey".
Nork: axi olano.2006/10/04 13:25:31.702 GMT+2
http://www.blogak.com/zabormila
Nork: kat.2006/10/20 10:18:37.609 GMT+2
http://trascendencias-kat.blogspot.com/
Nork: Ziortza.2007/05/18 00:21:33.796 GMT+2