Pasa
den asteartean buruz buru ikusi genituen Belen Gopegui eta Iban Zaldua
mahai-inguru batean. Ez daukat oso argi gaia "literatura eta
konpromisoa" edo "literatura gizartearen aurrean" ote zen. Edozein
kasutan, marko horren mugetatik at ibili ziren bi idazleak, egoki eta
interesagarri.
Publikoari hitza eman zitzaionean,
gizon batek egunerokotasun handiko gai bat ekarri zuen hizpidera.
Defentsa ministro emea, haurdun gainera, ejertzitoak tente jartzen. Horren gaineko iritzia eskatu nahi zien
hizlariei. Baina horren aurretik bere iritzia eman nahi zuen ere: patetikoa zen emakumearen mimetismoa.
Gopeguik, orduan, feminismoaren barruko bi ikuspuntu gogoratu zituen:
berdintasunaren feminismoa, gizon eta emakumearen berdintasun totalaren
aldekoa dena, eta diferentziaren feminismoa, emakumearen berezko
ezaugarriak azpimarratu eta goraipatzen dituena (umeari mukiak kentzea
ekintza sublimetzat aldarrikatzeraino, Gopeguiren hitzetan).
Carme
Chacón-en jarrera, beraz, begi txarrez ikusiko lukete diferentziaren
feministek. Bale, lortu egin duzu: emakumea izanik zure egin dituzu
Defentsa ministerioari dagozkion balio atzerakoi eta zapaltzaile
guztiak. Eta? Hori aurrerapausoa ote da? Txalotu behar al dugu zure
"Viva España" matxo hori?
Ez dakit aurrerapausoa den ala ez, baina nik
behintzat, gogoz aldarrikatuko nuke zapaltzaile, atzerakoi, monarkiko,
militarista eta abertzale izateko eskubidea. Behin eskubide hori
lortuta, hari uko egiteko, noski. Ezin balio batzuen kontra egin,
horiek sentitzeko eta praktikatzeko eskubidea ukatu bazaigu. Azeri
emeak mahatsak ez zituela nahi esan zuen, eskuratzea ezinezkoa izango
zitzaiola ikusi zuenean. Eskura izan eta haiei uko egitea: horra hor
benetako meritua. Ukazio horretatik etorriko litzateke egiazko
diferentzia, nik txalotuko nukeena, Chacón-ek eskuratu ezin duena.
Bestela ere, non dago borroka? Norbaitek ukatuko digu, akaso, umeari
mukiak kentzeko eskubidea?
2008/04/18 13:20:37.596 GMT+2
ministr@
Nork: Katixa.2008/04/18 13:20:37.596 GMT+2
Etiketak:
armada
feminismoa
gopegui
chacón
zaldua
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nik ezin dut jasan matxismoaren kopia bat baizik ez den feminismo hori. Horregatik "feminismo" hitza ere ez zait inoiz larregi gustatu. Nire ustez lortu beharrekoa hori da: berdinak izateko aukera, nahiz eta gero ezberdin izatea erabaki.
Nork: ibai.2008/04/18 16:48:53.005 GMT+2
Oso ona, diferentziaren feminismoari buelta eta erdi eman ostean gustora geratu zara ez??
Nik ere nire neskalagunarekin ezkontzeko aukera aldarrikatu nuen, eta lortu ostean, POPATIK EZKONTZA!! esan nuen. Bai, ni ere gustura geratu nintzen. JA!
Nork: kattalintxo.2008/04/22 18:08:49.687 GMT+2
kattalintxo.blogspot.com
Nork: Aitorrena.2008/04/25 08:59:59.507 GMT+2
munduari.blogspot.com
Mesedez, lehenengo erantzunari erreferentzia eginez: feminismoa eta matxismoa ez dira antonimoak, hori gainditutako kontua izan beharko zen!
Nork: kak.2008/04/29 15:48:36.859 GMT+2