Hiruzpalau egun eman ditut deskonektatuta, blog eta antzeko inbento infernalen arrastorik gabe, eta on egin didate benetan. Batez ere, pasa den astean estresatuta samar ibili nintzelako ostiraleko mahai-ingurua zela eta.
Blogak eta literatura, joño, joño.
Nik, Julen Gabiriak bezala, ez dut uste mahai horretara inguratu ginenok blog literarioen jabe garenik. Hori esan nion Edu Zelaietari, gonbitea luzatu zidanean, eta horrela hasi nuen ere nire diskurtsotxoa.
Nik, Julen Gabiriak ez bezala, oraindik ez dakit ezetz esaten (akaso mahai-inguru batera gonbidatzen ninduten lehenengo aldia zelako, ikusiko dugu zer gertatzen den bigarrenean…, baldin eta halakorik badago).
Hala ere, blog bat nuen heinean, eta idazten nuen heinean (hau da, literaturan interesik banuen heinean) Ernest Lluchera gonbidatua izan nintzen eta nire burua bi kontzeptu horietaz hitz egiteko gai nintzela sinestarazi zidaten, sikiera zazpi minutuz.
Bertan esan nuena, begien bistakoa izanda ere, hurrengo mezuetan plazaratuko dut. Orain lana pilatuta eta ate joka dut. Hiruzpalau egun deskonektatuta egotearen ondorio latzak.
Bitartean, musu bat Iturri, Xabier, Markos eta eztabaida dialektologiaren esparrura eraman nahi izan zuen gizon horri. Ibani, zorionak berriro ere, eta eskerrik asko txupatxusagatik!

Erantzunak
"Martitzena" munduan ulertuko ez zela esan zuen lagun dialektologoak, Zapiainen blogak eibarreraz zuelako data. Munduan, horrela orokorrean esanda, ez dute ulertuko ez "asteartea" ezta "martitzena" ere.
Ea zer idazten duzun bertan esandakoaz. Blogosfera zain dagoela dirudi eta.
Muxu bat... edo bi.
Nork: iturri.2006/02/21 21:46:33.998 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/iturri
Kaixo Katixa:
Aipatu ni izan nintzela mahai-inguru hartan, eta oso atsegina izan zela ordubete pasatxo hura. Blogak eta Literatura, je je, noski harremana izan dezaketela, bloga azkenean edonork edozer idazteko aukera da, eta bertan Literatura sar daiteke, zergatik ez.
Literatura ona al txarra den, hori kritikoentzako utzi beharko da, Zaldua, Kortazar eta konpainiarentzat. Baina literatura izan, bada, eta denez, blogean erakus daiteke.
Badira blog atsegina hala ere, eta era guztietaoak daude, ni ordenagailuaren aurrean jartzean, mezu eliktronikoak irakurri ondoren , blogetara jotzen du, beraz zerbait izanen du,snobisboa apika.
Beno, hau guztia mahai-inguru atsegina eta behar bezalako amaieraduna izen zela esateko zen.
Portzierto bi ohar. Batetik aipatu nik ere badudala nire bloga, oraindik norabiderik gabea bada ere, http://www.blogak.com/euskarapoesia.
Bestetik, zuri zuzendua ,Lana aukeratzeke dut oraindik, hurrengo asterako ea horri eusten diodan.
Nork: .2006/02/22 11:06:53.997 GMT+1
katixa, musu bana eman diguzu hango guztioi, zaku berean sartu gaituzu, eta pena handia hartu dut, uste bainuen, oi banitate!, inportanteagoa izango nintzela zuretzat eztabaida dialektologiarantz bideratu nahi izan zuena baino
nik eskuinetik jarraitu nizun hitzaldia, zure ezkerreko aldeari begiratuz, eta berben zentzua, mintzadoinua, soslaia, ezpainen mugimendua, arropa eta belarritakoak hitz bakar batean bildu behar izanez gero, zalantzarik ez nuke batere: dotorezia
Nork: markos zapiain.2006/02/23 09:51:09.375 GMT+1
Nork: katixa.2006/02/23 09:56:35.551 GMT+1
Ez izan inori?
Esan nahi baita: Ez esan inori.
Nork: ni berriz.2006/02/23 09:58:37.983 GMT+1