Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2005/04/25 23:28:00 GMT+2

Nabokov ez zegoen gonbidatua

Gaurko honetan Vladimir Nabokoven antifreudismoaz hitz egin nahiko nuke.

Ez ba. Broma da.

Nire azken mezuak apur bat kulturetak gelditu zaizkit eta ez nuke nahi inork pentsatzea liburutegi arratoitxo bat naizenik. Gainera azken bolada honetan nire ama ordenagailu baten aurrean kokatzen hasi da lehenengoz, zertarako eta nire bloga irakurtzeko! Eta ama baten aurrean itxura zaindu behar da, badakizue. Horregatik gaur gauza askoz interesgarri bati buruz hitz egingo dizuet, amak ikus dezan zein alaba interesgarri eta partyzalea duen.

Larunbatean festa bat antolatu genuen etxean. Lehenengoa Martitzeko hamabigarren pisu honetan bizi naizenetik.

Ondo atera zen. Mojitoa asmakizun miresgarria da. Eta Nine 1/2 weeks hogeita batgarren mendeko heldu hezitu eta antzaz liberatuak liluratzeko kapaza da oraindik. Festa bat ematen baduzue eta gauza beherantz badoa, jarri pelikula hau, ez zarete damutuko.

Gertaeraren argazkiak jarri nahiko nituzke, baina lagunak galdetuta inork ez dit bere baimena eman. Heldu hezitu eta antzaz liberatu hauek bere intimitatea babestu nahi dute. Larunbat gauetan egiten denak ez du zertan zerikusirik izan behar astegunetan garen horrekin. Ulergarria, ezta?

Zentsuratik libratu dudan argazki bakarra hau da: festara etorri zirenek disfrutatutako bistak. Disfrutatutako beste plazerretaz ezin dut ezer esan. Pity.


Martitzeko gaua, hamabigarren pisutik.


Nork: Katixa Agirre.2005/04/25 23:28:00 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Beste batzuk desiratzen gaude zure blogean ateratzea, noizerako argazki bat?

Nork: Anonymous.2005/04/28 11:33:06 GMT+2

Nortzuk zarete "beste batzuk"? Anonymus horrekin ezin da!

Nork: Katixa Agirre.2005/04/28 19:13:25 GMT+2

Eta noiz hitzegin behar diguzu Vladimir Nabokoven antifreudismoaz?? >
Eguzki asko hartu, astebukaeran.

Nork: Patxi.2005/04/29 13:03:48 GMT+2

Edozein gau atera daiteke eguzkia.

Nork: Anonymous.2005/05/05 21:14:49 GMT+2

Ni naiz "beste batzuk", aber noizerako aurkezpen formala.

Nork: ahizpa maitia.2005/05/16 12:28:09 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru