Inkesten arabera, pozez hartu da Atxagaren web-orriaren inaugurazioa, blog eta guzti. Pozgarria da, bai. Harrigarria ere bada, bestalde, ze euskal idazle gutxik daukaten webgune propioa gaur egun, inguruko erdal idazleekin konparatuta. Itxaro Bordak badu bat, Armiarmaren barruan, eta orain Atxaga sartu zaigu. Besterik? Nik dakidala ez. Batzuek (gutxik) bloga daukate, bai, baina osoago litzateke Atxagaren antzeko gune bat: albisteekin, testuekin, argazkiekin. Eta blogarekin, noski.

Agian, Atxagaren ereduari jarraituz (eta CodeSyntax enrollatu eta idazleentzako eskaintza bereziak egiten hasten bada) euskal idazleen webguneen zaparrada izango dugu hemendik aurrera.
Hala bedi.
Bitartean, euskalduna ez den idazle baten blog berria aurkeztera natorkizue oraingoan. Nire iradokizuna interesatua eta partziala da guztiz. Baina literatur-zaleentzat interesgarria izango dela pentsatzen dut.
On egin!

Erantzunak
Galdera bera egiten diot nik nire buruari zenbaitetan... Eta nahita ere ezin aurkitu! Zenbaitetan ordea, badira antzerakoak izan litezkeen zenbait webgune testuak aurkitzerako garaian adibidez (Susaren webgunea kasu...).
Hala ere, eskerrik asko luzatutako proposamenengatik! Eta bide batrez, zorionak zure blogarengatik!
Nork: Blath.2007/10/23 21:27:16.922 GMT+2
Nork: Emea.2007/10/25 09:35:19.215 GMT+2
http://emea.nireblog.com
Igandean, buruz buruko gogoangarria!!!
http://kevinheredia.mundua.com
Kevin is Love
Nork: Kevin Heredia.2007/10/25 19:43:29.400 GMT+2
http:kevinheredia.mundua.com
Gu harritu gaituena da, euskal idazle izanda, sartu eta lehen kolpean dena gazteleraz aurkitu izana.
Kevin Heredia hau ez dakigu idazle ote den, baina iluminatu hutsa behintzat bada.
Nork: Taperware kolektiboa.2007/10/25 20:41:45.344 GMT+2
http://taperware.mundua.com/
@Eme: paper-gizona da Atxaga eta orain internet-en idaztea zer den ikasi beharko du. Adibidez, Javier Ortizi 7 urte kostatu zaio bere apunteak komentarioetara zabaltzea.
Nork: iturri.2007/10/26 22:10:31.174 GMT+2
http://www.eibar.org/blogak/iturri
Arrazoi duzu, Iturri, gazteleraz konfiguratua geneukan ordenagailua. Geneukan, dagoeneko euskaratu dugu-eta.
Mila esker Iturri eta barka Atxaga eta gainontzekook.
Nork: Taperware kolektiboa.2007/10/28 21:21:19.809 GMT+1
http://taperware.mundua.com/
Aspaldi eguneratu gabea dirudi, baina txukuna iruditu zait.
Sekretuan gordetzen ote zenuen, Miren Agur?
www.miren-agur-meabe.com
Nork: katixa.2007/10/29 17:20:29.317 GMT+1