Metroz jo dut Termibusera.
Autobusez joan naiz Donostiara.
Oinez abiatu naiz Euskotren geltokira.
Topoz joan naiz Irunera.
Taxi bat hartu behar izan dut ikastolara ailegatzeko.
Egin beharrekoa egin eta gero, bide bera egin dut, kontrako zentzuan.
Taxia, topoa, hankak, autobusa, metroa.
Eta etxera ailegatu naizenean inork ez dit txalorik jo ingurumen eta garapen iraukorraren alde egindako guztiagatik.

Erantzunak
Eta zenbat jende ezagutzeko aukera izan duzu?
Eta zenbat istorio entzun, ikusi, irudikatu?
Ingurumen eta garapen iraunkorraren alde ez dakit baina, irudimen eta sorkuntza iraunkorraren alde egindako guztiagatik, txalo bat eta bi muxu.
Nork: Iñigo.2008/05/06 22:26:25.387 GMT+2
http://www.blogak.com/ahopeka
Nork: asier.2008/05/07 09:49:57.137 GMT+2
http://eibar.org/blogak/sarasua
zu bai artista!, niri askotan gertatzen zaizkit horrelako gauzak... bi ordu bidaiatzen, ez dakit zenbat herri gurutzatu, transbordo pila... egia da asko irakurtzen dut bidaietan eta paisaiarekin gozatu baina...
bueno hirietako abenturak modernoak dira. Ez dakit niri guztatzen zaizkit nahiz eta batzuetan ere gorrotatu, trena galdu, euriarekin busti... en fin
Txalo bero bat!
Nork: Jabi.2008/05/07 22:56:57.698 GMT+2
Nork: ane.2008/05/07 23:19:50.766 GMT+2